HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2008/04/01eko prentsa-oharra

Kanpo merkataritzaren estatistika (ECOMEX) 2007



Euskal AEko esportazioak %14,1 igo ziren 2007an


Bi urtez defizita eduki ondoren, superabita izan da atzerriarekiko merkatal saldoan


Euskal AEko esportazioak 18.834,3 milioi euro izan ziren 2007. urtean, aurreko urtean baino % 14,1 gehiago; 2.320,4 milioi gehiago, Eustaten datuen arabera.


Inportazioak 18.762,1 milioi euro izan ziren, 2006an baino %9,4 gehiago. Produktu ez-energetikoen igoera (%17,1) handiagoa izan zen; izan ere, produktu energetikoen jaitsiera %-5,2koa izan zen urtean.


Ondasunen euskal esportazioen tasa espainiarrena (%6,8) halako bi izan zen. Inportazioetan estatuan %8,0 eta Euskadin %9,4.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2006-2007. MILIOI EURO


Iturria: Eustat


Euskal merkataritza saldoan (esportazioak ken inportazioak) 72,1 milioiko superabita izan zen 2007an, aurreko bi urteetan ez bezala, defizitak izan baitziren. Esportazioen estaldura-tasa ehuneko lau puntuz hobetu da, 2006ko %96,3tik 2007ko %100,4ra. Bestalde, estaldura-tasa espainiarra %64,7 izan zen 2007an, eta merkataritza defizita ia 99.000 milioi izan zen.


Produktu ez-energetikoen saldoa 4.258,1 milioi izan zen, 2006an 3.941,0 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa ia hiru puntuz jaitsi da, 2006ko %135,2tik 2007ko %132,5era.


Eremu geografikoen arabera, Euskal AEk Europako Batasunarekin duen merkataritza saldoan 2006ko 2.787,5 milioiko superabitetik 2007ko 2.624,3ra pasatu da, okerrera eginez. 2006ko %132,2ko estaldura-tasatik 2007ko %126,0ra pasatu zen.


Produktu ez-energetikoen salerosketen gainean, hobekuntza izan da, Europar Batasunarekiko 2006ko 3.389,8 milioiko saldo positibotik 2007ko 3.443,0ra pasatu zen, estaldura-tasan galera badago ere, 2006ko %144,2tik 2007ko 139,1era.


EAEko kanpo merkataritzaren jatorri eta xede herrialde nagusienak. 2007. Milioi eurotan.


Iturria: EUSTAT


Herrialdeka, bostek jaso dituzte Euskal AEtiko esportazioen erdia baino gehiago: Frantzia (%17,0), Alemania (%15,1), Italia (%7,2), Erresuma Batua (%6,7), eta Estatu Batuak (%6,3). Modu berean, gure inportazioen erdia baino gehiago bost herrialdetatik datoz: Alemania (%15,3), Errusia (%14,8), Frantzia (%10,3), Italia (%7,3) eta Txina (%6,1).


Inportazioen %30 baino gehiago produktu energetikoak dira, eta %40 Errusiatik datoz; ondoren Iran, Alemania, Erresuma Batua, Nigeria, Mexiko eta Iraketik, besteren artean.


Euskal AEko esportazio atal nagusiak 2006-2007. MILIOI EURO


Iturria: Eustat


Azterketa produktuka eginez, rankingeko lehenengo 10ek esportazioen %41 hartzen dute. Haietako hiru Garraio Materiala muga-zergen sekziokoak dira: Ibilgailuen parte eta osagarriak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak eta 5-10 pertsonako turismoek esportazio guztien %16,4 hartzen dute. Rankingeko bigarren postuan Petrolio olioak daude, Mea-produktuen muga-zergen sekziokoak Laugarren, Kautxuzko pneumatiko berriak , Plastikoak eta kautxua atalekoak. Metalak eta beren manufakturak bere ataletako lau sartzen ditu lehenengo hamarren artean. Burdinazko edo altzairuzko profil, tutu eta barrak. Azkenik, nabarmentzekoa da zortzigarren postuko Kanileriako gaiak eta antzekoak, Makina eta aparatuak, material elektrikoa muga–zergen sekziokoak.


Inportazioetan munta handia dute ondokoek: Garraio materiala (%35,9); Metalak eta beren manufakturak (%21,6); material elektrikoa (%9,9). Mea-produktuak gutxiago (%-5,2) inportatu dira.


Eskualdeka 2007an Gipuzkoako esportazioak nabarmentzen dira, %18,2ko igoera nominala izan baitute. Batez ere, Metalak eta beren manufakturak (%39,2) eta Garraio-materiala eta Material elektrikoa (%14) ataletan bermatu dira.


Hazkunde tasaren arabera bigarren Bizkaiko esportazioak datoz, urteko %15,3rekin. Qatarrera zisterna-itsasontzi bat esportatu da eta hori Garraio materialaren hazkundean (%43,0) islatzen da; azpimarragarriak dira, baita ere Metalen eta beren manufakturen (%16,1) eta material elektrikoaren (%14,7) hazkundeak.


Araban apalkiago hazi dira esportazioak 2007an, %7,5. Garraio materiala %1 bakarrik hazi da eta Plastiko eta kautxuan %-1eko jaitsiera dago. Metalak eta beren manufakturak atalean (% 18,5) eta Material elektrikoan (%6,2) hobeak dira datuak.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %14,1 igo ziren 2007an

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2007
Eguneratze data : 
2008/04/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004545_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali