2008/04/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO OTSAILA


Euskal AEko industri jarduera %1,0ko urte arteko tasaz hazi zen 2008ko otsailean


Aurreko hilaren aldean, 2008ko urtarrilaren aldean, %-0,3 murriztu zen



EUSTATek landutako datuen arabera, 2008ko urtarrilean %1,0 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %-0,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko urtarrilarekin alderatuta.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2008ko urtarril-otsaileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2008ko otsaileko indizearen bilakaera hazi egin da Tarteko ondasunetan (%1,3), eta Energian (%5,3) 2007ko otsailaren aldean. Ekipoko ondasunek %-0,4ko jaitsiera izan dute; Kontsumoko ondasunek %-2,6, Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-11,8), Ez-iraunkorrekoak %2,4 igo baitziren.


2008ko urtarrilaren aldean, 2008ko otsailean hil arteko aldaketak positiboak izan dira Ekipamendu ondasunen (%0,2) eta Kontsumoko ondasunen (%0,7) sektore nagusietan; kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%1,3) izandako igoerak eraginda, kontsumo-ondasun iraunkorrak %-0,6 jaitsi baitziren; Energiak %-1,5eko jaitsiera izan zuen, eta bitarteko ondasunek %-0,3koa, lehengo urtarrilaren aldean.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera Industri Produkzioaren Indizeak bilakaera positiboa izan du Bizkaian(%3,2); Araban %-0,1eko jaitsiera dago eta Gipuzkoan %-0,8koa


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2008ko otsailekoak, 2008ko urtarrilaren aldean) bilakaera ezberdinak izan dira aipatu aldian: Araban %0,4 hazi da eta Bizkaian %0,1; Gipuzkoan behera egin du (%-1,2).


Taula: 2008ko OTSAILA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).



(1) “t” urteko otsailetik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, “t-1” urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %1,0ko urte arteko tasaz hazi zen 2008ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/04/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004547_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali