HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 4,4 gehitu...

2008/03/14ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2007ko 3. hiruhilekoa




Jaiotzak % 4,4 gehitu ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan



Ezkondu gabeko amen %18k 14-24 urte bitarte zituzten



2007ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.285 jaiotza erregistratu ziren, iazko aldi berean baino %4,4 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Lurraldeka, Araban 788 ume jaio ziren, %5,6ko hazkundearekin; Bizkaian 2.636 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %4,6an kokatu zen; Gipuzkoan, gutxixeago hazi zen, %3,7, 1.861 jaiotzarekin.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2007ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 3.120 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.807 haur (%34,2) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,8 izan ziren. Gipuzkoan (%44,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%41) baino handiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu.



Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %45,2. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%25,9) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,8 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,6 besterik ez zuen ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %28,4 hartu zuten, eta 3,4 puntu igo ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%29,3) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %17,9 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.


1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.

Oinarria 100 =b.b. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 4,4 gehitu ziren 2007ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/03/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004508_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali