Eustatek landutako datuen arabera, 2007ko hirugarren hiruhilekoan 4.145 heriotza izan ziren, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %1,8 gutxiago. Lurraldez lurralde, Araban 503 lagun hil ziren, Bizkaian 2.322, eta Gipuzkoan 1.320.
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.360 lagun hil ziren horiengatik (%32,8); ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren bigarren heriotza-kausa eta 1.185 heriotza eragin zituzten (%28,6). Hirugarren, arnas eritasunak izan genituen eta hauek 354 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (%8,5).
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2007ko hirugarren hiruhilekoan izandako hildakoen artean, 15 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 10 mutiko eta 5 neskato.
2007ko hirugarren hiruhilekoko hazkunde begetatiboa positiboa izan zen, 1.140 laguneko biztanle-irabaziarekin. Saldo positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Arabak 285 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 314 eta Gipuzkoak 541.
1. taula: Euskal AEko heriotzak sexuka, heriotza-kausaren arabera. Hiruhilekoen alderaketa.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Heriotzek behera egin dute 2007ko hirugarren hiruhilekoan
Beste produktu estatistikoak
Datuak
Metadatuak
Informazio gehigarri
Zure feedback-a. Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen