HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2007ko laugarren hiruhilekoan,...

2008/06/13ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2007ko laugarren hiruhilekoa


2007ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen portzentajea gehitu eta guztien %61,8 izan zen


Ezkontzen kopuru osoa ere handitu da, %5,7 aurreko urteko aldi beraren aldian



2007ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2006ko %57,7tik 2007ko %61,8ra, Eustaten datuen arabera. Normalean urteko azken hilabete horietan udakoetan (%42,6) baino ezkontza zibil gehiago izaten da; udakoetan urte osoko ezkontzen ia %40 izaten dira.


Urrian, azaroan eta abenduan 1.819 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %5,7 gehiago. Bizkaian 914, Gipuzkoan 630 eta Araban 224. Bizilekua gure Erkidegokotik kanpo dutenen artean 51 ezkontza egin ziren.


Bizilekua Euskal AEn duten 1.773 gizonezko eta 1.794 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.588 senarrentzat (%89,9), lehen ezkontza izan zen; 10 alargun eta 175 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 1.610 (%89,7) izan ziren; alargunak, 11; eta dibortziatuak, 173.


Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2007ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %79,6k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %66,4k. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %77,2 eta %63,3 izan baitziren, hurrenez hurren.


Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2007. urtean senarren %75,4 eta emazteen %59,9 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; aurreko urtean baino proportzio altuagoak,%72,8 eta %56,7 izan baitziren.


2007. urtea osotara hartuta, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua aurreko urtekoa baino %2,5 txikiagoa izan da. Ezkontza zibilen proportzioak ehuneko ia 3 puntutan gainditu zuen 2006koa; 2007an ezkontza guztien % 52,5 izatera iritsi ziren.



1.grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua

Oinarria 100 = b.b.

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: +www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen portzentajea gehitu eta guztien %61,8 izan zen

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/06/13
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004635_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali