2008-05-23ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO APIRILA



2008ko apirilean industriako prezioek %0,8ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko apirila eta 2008ko apirila alderatuta) %5,4koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,8ko igoera izan dute 2008ko apirilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen apirileko urte arteko tasak %5,4ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko apirileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko apirilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%3,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,6), “industria ez metalikoa” (%0,8) eta “bestelako manufaktura-industriak” (%0,8). Aitzitik, “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%1,3), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,7), “ehungintza eta jantzigintza” (-%0,2) eta “industria kimikoa” (-%0,1) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko apiriletik 2008ko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%24,5), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%16,4), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%12,1), "bestelako manufaktura-industriak" (%7,5) eta "elikagaien industria" (%6,9). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,6), “garraio-materiala” (%1,6), “makineria” (%2,2), “zuraren industria” (%2,1) eta “ehungintza eta jantzigintza” (%2,1).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek apirilean izan duten bilakaerak ezberdinak izan dira haien artean: tarteko ondasunen prezioak %1,1 gehitu dira, energiaren prezioak %1,3 eta ekipamenduko ondasunen prezioak %0,1. Kontsumo-ondasunen prezioek, oro har, beherakada txiki bat jasan dute (-%0,1), izan ere, kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,2 igo dira eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,2 egin dute behera.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %18,8 gehitu dira, ekipamenduko ondasunenak %2,8, tarteko ondasunenak %2,0 eta kontsumo-ondasunenak %4,9. Azken hauen artean, %5,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,6 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko apirilean industriako prezioek %0,8ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004618_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali