2008-06-24ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO MAIATZA



2008ko maiatzean industriako prezioek %2,0ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko maiatza eta 2008ko maiatza alderatuta) %7,2koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %2,0ko igoera izan dute 2008ko maiatzean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen maiatzeko urte arteko tasak %7,2ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko maiatzeko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko maiatzean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%11,1), “metalurgia eta gai metalikoak” (%2,7), “industria kimikoa” (%0,9) eta “zuraren industria” (%0,7). Aitzitik, “larruaren eta oinetakoen industria” (-%1,1), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (-%0,8), “garraio-materiala” (-%0,5) eta “energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%0,3) sektoreen prezioek behera egin dute, besteak beste.


2007ko maiatzetik 2008ko maiatzera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%34,7), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%15,7), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%14,3), "bestelako manufaktura-industriak" (%7,7) eta "elikagaien industria" (%6,7). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “garraio-materiala” (%1,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%2,0), “makineria” (%2,4) eta “ehungintza eta jantzigintza” (%2,4).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek maiatzean izan duten bilakaerak ezberdinak izan dira: energiaren prezioak %6,2 gehitu dira, tarteko ondasunen prezioak %1,9, ekipamenduko ondasunen prezioek %0,1 egin dute behera, eta kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,1 gehitu dira, izan ere, kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,5eko igoera jasan dute eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,1 egin dute behera.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %25,6 gehitu dira, tarteko ondasunenak %3,6, ekipamenduko ondasunenak %2,5 eta kontsumo-ondasunenak %5,0. Azken hauen artean, %5,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,2 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko maiatzean industriako prezioek %2,0ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004654_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali