2008/06/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO MAIATZA



Bidaiarien sarrerak %4 jaitsi ziren 2008ko maiatzean



Maiatzeko gaualdietan %2ko jaitsiera izan da


Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko maiatzean 183.410 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 8.000 sarrera gutxiago, hots, %4 gutxiago. Bidaiarien sarrerak handitu egin ziren Bizkaian (%2); Gipuzkoan %-12ko jaitsiera izan da, eta Araban %-2koa, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %-7ko jaitsiera dago 2007ko maiatzaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %1eko igoera. Estatutik etorritakoek bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (%1) eta negatiboa Gipuzkoan (%-16) eta Araban (%-4). Atzerriko bidaiariak %3 igo ziren Bizkaian eta Araban; baina %-2 jaitsi ziren Gipuzkoan.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren Asturiastik, Gaztela eta Leondik, Errioxatik eta Murtziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren Frantziatik, Portugaldik eta Italiatik etorritakoak; urritu egin ziren Herbehereetatik, Erresuma Batutik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak.


2008ko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 337.866 dira, hau da, iazko maiatzaren aldean %2ko jaitsiera, ia 6.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian (%4); baina Gipuzkoan (%-7) eta Araban (%-4) gutxitu egin ziren.


Batez besteko egonaldiaren iraupenean ehuneko biko igoera izan da: aurreko urteko maiatzean 1,80 egunekoa izan zen eta aurtengoan 1,84koa, Euskal AErako bere osotasunean. Araban %-2; %+2 Bizkaian, eta %+6 Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila %1 igo eta iazko maiatzeko %46,76tik aurtengo maiatzeko %47ra pasa da. Gelakako betetze-mailak lehengoan iraun du; bi betetze-mailek positiboki eragin diote Bizkaiari; Araban eta Gipuzkoan jaitsi egin dira.


Nekazalturismoa: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%7) eta gaualdiak (%33)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 8.431 bidaiari-sarrera zenbatu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %7 gehiago: %21 ugaritu ziren Araban, %8 Bizkaian eta %1 Gipuzkoan. Estatutik Euskal AEra etorritako bidaiarien kopurua guztira %9 gehitu da: Araban %14, Bizkaian %10 eta Gipuzkoan %6. Euskal AEn %11 atzerritar gutxiago izan da: igo egin da Araban (%141), baina jaitsi Bizkaian (%-10) eta batez ere Gipuzkoan (%-33).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 25.713 izan dira maiatzean, 2007ko hil berean baino %33 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban (%46), Gipuzkoan (%30) eta Bizkaian (%28).


Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin zen Euskal AE osoan, 2007ko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,45 egun; eta azken maiatz honetan 3,05.


Plazakako betetze-maila %31 igo da Euskal AE osoan, hiru herrialdeen eraginez. Gelakako betetze-maila %18 igo da, hiru herrialdeetan izandako igoeragatik.


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 jaitsi ziren 2008ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/06/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004625_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali