HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2008/06/10eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2008KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %5 igo ziren 2008ko lehenengo hiruhilekoan



Inportazioek %18,5eko hazkunde nominala izan zuten urte arteko aldi berean


Euskal AEko esportazioek % 5,0ko hazkunde nominala izan dute 2008ko lehenengo hiruhilekoan, EUSTATek emandako datuen arabera. Hartara, 4.772,1 milioi eurora iritsi dira.


Lehenengo hiruhilekoko guztizko inportazioetan, %18,5eko urte arteko hazkundea izan da, eta zenbatekoa 5.070,6 milioi eurora iritsi da.


Euskal esportazioen tasa eta espainiarrena (%5,1) oso antzekoak izan dira. Inportazioetan bada alderik, estatuan %10,1 eta Euskadin %18,5.



1. taula. Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2007-2008ko lehenengo hiruhilekoa. Euroak milakotan.


Iturria: Eustat


Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertzen baditugu, ikusiko dugu horiei dagozkien esportazioek %3,1eko urte arteko hazkundea izan dutela, eta izaera bereko inportazioek %7,1ekoa, beti ere 2007ko lehen hiruhilekoarekin konparatuta.

Atzerriarekin egindako transakzioen guztizko bolumena -esportazioen eta inportazioen batura-, 2007ko lehen hiruhilekoko 8.822,7 milioi eurotik 2008ko lehen hiruhilekoko 9.842,7ra igo zen.


Hirugarren hiruhilekoko kanpo-merkataritzak 298,5 milioiko defizita izan zuen eta, ondorioz, esportazioek inportazioekiko zuten estaldura-tasa %94,1era jaitsi zen. Hala ere, esportazio ezenergetikoak inportazio ezenergetikoen gainetik egon dira, 985,5 milioitan, 2008ko lehenengo hiruhilekoan. Estalduratasa %129,5 izan da, urtebete lehenagokoa baino bost puntuz txikiagoa.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %4,1 hazi ziren 2007ko lehen hiruhilekoaren aldean. Nabarmentzekoak dira bai bolumen, bai urte arteko hazkundeagatik ondokoak: Belgika (%26,5), Portugal (%14,4) eta Polonia (%31,3); eusten diote Frantziak (%1,3), edo Erresuma Batuak (%-0,9), eta beheraka dauzkagu Italia (%-4,2) eta Alemania (%-2,1). 27-EBtik kanpo AEB eta Latinoamerikara egindako esportazioak aipatu behar, bietan %7,8ko hazkundea izan delarik.


Europar Batasunetik datozen inportazioak %13,4 hazi dira. Produktu energetikoen hornitzaile diren herrialdeetatik datozenak, aldiz, %49,0 igo dira.


Pisu handieneko muga-zergen sekzioa Metalak eta euren manufakturak izan da eta 2008ko lehen hiruhilekoan urte arteko %1,0ko jaitsiera izan du. Garraio-materiala eta Material elektrikoa sekzioak dira tamainaren araberako ondokoak eta hazi egin dira, %3,6 eta %9,5. Produktu mineralak ere nabarmentzen dira urte arteko hazkundean: %28,5


Inportazioetan, Produktu mineralak dira muga-zergen sekzioko garrantzitsuenak, %49 hazi dira eta denen %34 hartzen dute. Bolumen handieneko muga-zergen sekzioetan denetik izan da: Metalak eta beren manufakturak sekzioa %-0,3 jaitsi zen; Material elektrikoa %5,3 hazi zen eta Garraio-materiala %44,7.


Arabako esportazioek izan zuten urte arteko hazkunderik handiena, %6,4, 2008ko lehenengo hiruhileko honetan. Material elektrikoa (%19,3) Metalak eta beren manufakturak (%8,4) eta Garraio-materiala (%4,0) sekzioen eraginez. Arabarako inportazioak %22,9 gehitu ziren, urte arteko hazkunde nabarmenak ondokoek izan zituztelarik: Garraio-materiala (%74,5), eta Produktu Kimikoak (%53,8).

Bizkaiko esportazioak %5,0 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan; muga-zergen taldeko aktiboenak Produktu Mineralak (%29,0) eta Material elektrikoa (%16,2) izan ziren. Aipagarria da Metalak eta beren manufakturetan izandako jaitsiera, %9,1. Inportazioetan Bizkaian izandako %25,2ko hazkundeak aurreneko jartzen du Erkidegoan, batez ere Produktu mineral eta energetikoengatik (%50,0), 2008ko lehenengo hiruhilekoan. Produktu ez-energetikoen inportazioek %5,2ko tasa nominala izan zuten, Material elektrikoa (%11,5) eta Plastikoak eta kautxuak (%17,3) nabarmentzen direlarik.


Gipuzkoako esportazioen hazkundea (%3,8) apalagoa izan da. Batez ere muga-zergen hiru sekzio bolumen handienekoek ekarri zuten: Material elektrikoa (%3,6), Metalak eta beren manufakturak (%5,0) eta Garraio-materiala (%6,7). Lurralde honetako hiruhilekoko inportazioak %2,2 jaitsi ziren. Garraio-materialak (%-35,4), Zura eta beren manufakturak (%-28,3) eta Material elektrikoak (%-3,2) izan zituzten emaitzarik kaskarrenak. Bestaldean daude Metalak eta beren manufakturak eta Papera eta bere manufakturak, %2,3ko eta %11,3ko hazkundeekin.


Euskal AEko kanpo-merkataritza. (Joera)


Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %5 igo ziren 2008ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/06/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004632_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali