2008-06-04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO APIRILA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %5,7 hazi da 2008ko apirilean


Aurreko hilaren, hau da, 2008ko martxoaren aldean %2,3 gehitu da



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2007ko hil beraren aldean %5,7 hazi da 2008ko apirilean.


Aurreko hilaren, hau da, 2008ko martxoaren aldean Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %2,3 gehitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


1. grafikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka


(*) 2008ko apirileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2008ko apirileko indizearen bilakaera hazi egin da sektore guztietan, 2007ko apirilaren aldean: ekipamenduko ondasunak %9,6 hazi dira; tarteko ondasunak %7,2 igo dira; energia %3,2 igo da, eta kontsumoko ondasunak %2,7 igo dira, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,0) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (%3,0) izandako gehikuntzen ondorioz.


2008ko apirileko hil arteko aldaketak, 2008ko martxoaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Salbuespen bakarra energiaren sektorea izan da, honek %2,1 egin baitu behera. Ekipamenduko ondasunak %3,5 igo dira, tarteko ondasunak %3,1 eta kontsumo-ondasunak %2,7; azken hauen igoeraren eragilea izan da kontsumo-ondasun iraunkorrek (%9,3) izan duten gehikuntza. Aitzitik, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gehikuntza askoz txikiagoa izan dute (%0,1).

Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan %8,7 gehitu da, Araban %5,3 eta, azkenik, Bizkaian %3,4.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2008ko apirilekoak, 2008ko martxoaren aldean) bilakaera positiboak eman dira aipatu aldian: Gipuzkoan hil artean %4,2 hazi da tasa hori, Araban %3,2 eta Bizkaian %0,2.


1. taula: 2008ko APIRILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %5,7 hazi da 2008ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2008
Eguneratze data : 
2008/06/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004629_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali