2008/05/15eko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2008ko 1go hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalak %2,2 gehitu dira 2008ko lehenengo hiruhilekoan



Txikizkako sektorearen salmentak %2,0 igo ziren eta handizkako sektorearenak %2,4


EUSTATen datuen arabera, 2008ko lehenengo hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %2,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan du lan-egutegi homogeneoari dagokionez. Prezioen igoeraren ondorioa deskontatu ondoren, 2008ko lehen hiruhilekoan merkataritza-sektorearen salmentek %0,4ko jaitsiera izan zuten.


Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, barne-merkataritzako salmenten datuek, desestazionalizatu ondoren, hiruhileko arteko %0,7ko igoera izan zuten termino nominaletan. Termino konstanteetan ez zuten inolako aldakuntzarik izan.


1 taula. Barne-merkatarizako salmenta indizearen urte arteko hazkuntzaren tasa nominalak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak. EAE



Iturria: EUSTAT


Lehenengo hiruhileko honetan handizkako merkataritzan %2,4 igo dira salmentak, eta txikizkako merkataritzan %2,0 hobetu dira. Datu nominal hauek termino errealetan estimatzen baditugu, prezioen inflazio-efektua kendu ondoren, txikizkako sektorearen salmentek %0,6ko jaitsiera izan dute, eta handizkako sektorearen salmentek %1,9koa.


Handizkako sektorean, nabarmen hazi dira hauen salmenta nominalak: nekazal eta elikadura produktuak (%7,9) eta makinak eta ekipoa (%9,9). Ondoko hauek igoera txikiagoa izan dute: elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%0,6) eta produktu erdilanduak eta txatarra (%0,6).


Txikizkako sektorean, bai merkataritza espezializatuan bai espezializatu gabekoan, urte arteko hazkunde nominalak izan dituzte salmentek, %2,1 eta %3,0 hurrenez hurren.


Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan eta Bizkaian Barne-Merkataritzako Indizea gehitu egin da termino nominaletan (%3,9 eta %2,7 hurrenez hurren). Araban, berriz, %0,8ko jaitsiera gertatu da. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %0,2 jaitsi dira Gipuzkoan, %0,7 Bizkaian eta %1,1 Araban.


Araban, handizkako sektorearen salmentek bilakaera negatiboa izan dute (%-0,8), eta txikizkako merkataritzaren salmentek %1,7ko gehikuntza izan dute, termino nominaletan. Bizkaian, ordea, bi sektoreek hazkundea izan duten arren, handizkako sektorearena (%2,7) txikizkako merkataritzak izandakoa (%1,7) baino handiagoa izan da. Gipuzkoan txikizkako merkataritza %2,8 igo da eta handizkakoa %3,9.


2008ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egiten duen pertsona kopuruak urte arteko %1,3 gehikuntza izan du: handizkako sektorean %1,4 gehitu da okupazioa eta txikizkako merkataritzan %1,2. Lurraldeka, sektore honetan urte arteko hazkunderik handiena Araban (%2,2) eman da, eta gero Bizkaian (%2,1). Baina Gipuzkoan urte arteko %0,4ko beherapena eman da.


Ohar metodologikoa:


2008ko lehen hiruhilekoko barne-merkataritzaren indizea 2005eko oinarri berriarekin egin da, 2000ko oinarria ordezkatuz. Oinarria aldatzean, besteak beste, hurrengo hobekuntzak egin dira: EAEko merkataritza-sektorean informazioa ematen duten enpresen ordezkaritza-zerrenda eguneratu da, eta horien kopurua pixka bat gehitu da. Gainera, barne-merkataritzaren (txikizkakoa nahiz handizkakoa) indizearen serieak zuzendu eta desestazionalizatu egin dira.


2005eko oinarri den serie berria 2000ko oinarriaren seriearekin lotu da. Horrela, Barne Merkataritzako Indize honek 1993. urteaz geroztik ematen dituen hiruhilekoko eta urteko datuei etenik gabe jarraipena egin ahalko zaie. Erabiltzaileek Eustaten webgunean ikus ditzakete, datorren astetik aurrera.


Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalak %2,2 gehitu dira 2008ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004605_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali