HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Ikerrek eta Anek segitzen...

2008/07/04ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) izen ugarienak


Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten azken hiru urteetan


Gurasoek euskal izen bakunetara joten dute



1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena. Informazioa Eustatek jakinarazi du, Euskal AEn 2004-2006 artean jaiotakoei ipinitako izenez ari delarik. Bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, gero June, Uxue, Leire eta Nahia.


Ikerrek ere eutsi egiten dio gurasoen gustukoena izateari; ondoren, Jon eta Unai. Eta gero Ander, Mikel eta Oier datoz tropelean.


Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du; gurasoek bakun batera jotzen dute.


Ehun izen ugarienen artean Jon Ander konposatua bakarrik agertzen da, mutilentzakoez ari garela; Mariarekin osatutako neskentzakoak, hain ugariak zirenak, ez dira agertu ere egiten.


Izen bereko grafia ezberdinak


Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote hauek denak, Itsaso eta Ion izan ezik, 100 ugarienen artean daude.


Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal forma nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan.


2006ko estatistikan 1.511 neska-izen ezberdin agertzen dira, eta 1.358 mutil-izen. Horietatik, behin bakarrik agertzen dira 1.015 neska-izen eta 955 mutil-izen. Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglo-saxoiak e.a. agertzen direlarik. Erabilitako izen-kopurua, 1999tik, %58,6 hazi da mutilen artean eta %44,3 neskenean.


1.taula: 25 izen ohikoenak azken hiru urteotan



Iturria: EUSTAT. Jaiotzen estatistika



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten azken hiru urteetan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Nombres de pila más frecuentes
Eguneratze data : 
2008/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004673_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali