HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Lau jaiotzetatik hirutan...

2008/06/20ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2007ko 4. hiruhilekoa


Lau jaiotzetatik hirutan amak 35 urte baino gehiago izan zituen


Euskal AEn 5.174 haur jaio ziren 2007ko laugarren hiruhilekoan eta ia 20.500 urte guztian, aurreko urtean baino %2,7 gehiago



2007ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.174 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino % 3,7 gehiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.796 haur urrian jaio ziren, 1.737 azaroan eta 1.641 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 745 haur jaio ziren, Bizkaian 2.674 eta Gipuzkoan 1.755.


Guztira 20.479 haur jaio ziren 2007an, %2,7 gehiago 2006an baino.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.932 haur (%56,7), lehenengo haurrak izan ziren; 1.834 haur (%35,4) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 408 (%7,9) izan ziren.


Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen % 43,3. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (%28,4); 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %16,3 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak % 5,3 besterik ez.


40 urtetik gorako adinarekin haurrak izan zituzten amak (%5,1) gehiago izan ziren 20 urtetik beherako adinekin izan zituztenak baino (%1,5).


Ama ezkongabe gehiago dago


Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %30,1 hartu zuten, 2006ko aldi berean lortutako kopurua 3,2 ehuneko-puntutan gaindituz. Lurraldeka, Bizkaian izan zen ehunekorik handiena (%31), ondoren Gipuzkoan (%29,4) eta azkenik Araban (%28,2).

1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.


Oinarria 100 = b.b

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau jaiotzetatik hirutan amak 35 urte baino gehiago izan zituen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2007
Eguneratze data : 
2008/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004647_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali