HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak 2005-2007 aldian, lehen...

2008-07-30eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- lehen sektorea, 2007. urtea


2005-2007 aldian, lehen sektoreak bikoiztu egin du informazioaren teknologietako ekipamendu kopurua Euskal AEn


10 langile edo gehiagoko establezimenduek jarduera-sektore guztien antzeko IKT ekipamendu kopurua izan dute 2007. urtean


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreak 2005etik 2007ra arteko aldian bikoiztu egin du Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietako (IKT) ekipamenduen kopurua. Bilakaera on hori gorabehera, oraindik ekipamenduon erabilera eskasa da establezimendu gehienak txikiak direlako (%98,3a 2 langilekoa edo langile gutxiagokoa da) eta, beraz, establezimendu gehienek ekipamendu horiek erabiltzeko zailtasun handiagoak dituztelako.


Izan ere, lehen sektoreko establezimenduek teknologia hauen erabileran duten ehunekoa oso urrun dago euskal ekonomikoako gainerako sektoreen ehunekoetatik; salbuespen bakarra sakelako telefonoa da, sektore honetako enpresen %57,0ak baitauka telefono hori. Gainerako oinarrizko ekipamenduak oraindik oso gutxi ezarri dira; adibidez, ordenagailuak (%11,8), Interneterako sarbidea (%11,1) edo posta elektronikoa (%9,6). Ia ez dago web gunea duen enpresarik, sektoreko enpresa guztien %0,8 bakarrik aurki dezakegu sarean.


1. taula: Informazioaren eta komunikazioen teknologiei lotutako ekipamenduen arabera sailkatutako enpresak, sektore ekonomikoa, langile kopurua eta urtea kontuan hartuta. (%)

Iturria: Eustat


Egoera hori erabat aldatzen da establezimenduen tamaina kontuan hartuz gero. Horrela, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduen batezbestekoak oso altuak dira: establezimenduen %100ak du sakelako telefonoa, %76,2ak du helbide elektronikoa, %96,3ak ordenagailua erabiltzen du eta %80,9a Internetera sartzen da. Horrenbestez, establezimendu hauek euskal ekonomiako gainerako sektoreetatik oso hurbil daude.




Arrantza-enpresek nekazaritzako enpresek baino IKT ekipamendu gehiago dute

Lehen sektoreko ehunekoen artean alde oso ezberdinak daude nekazaritzako edo arrantzako enpresak aztertzen badira; arrantza-enpresek besteek baino hornidura askoz hobeagoak dituzte. Hala ere, datu honek ia ez dauka eraginik sektore osoan, arrantza-enpresak lehen sektoreko enpresa guztien %0,8 baino ez dira eta.


Nekazaritzako sektorean, hurrengo ehunekoak ematen dira teknologia erabiltzerakoan: sakelako telefonoa %56,7ak erabiltzen du, ordenagailua %11,4ak, Internet %10,8ak eta posta elektronikoa %9,2ak. Aitzitik, arrantza-enpresetan ehuneko horiek handiagoak dira: %100ak erabiltzen du sakelako telefonoa, %69,4ak ordenagailua dauka, %53,2a Internetera dago konektatuta eta %50,7ak posta elektronikoa erabiltzen du.


1. grafikoa. IKT hornidurak dituzten enpresak jarduera sektorearen arabera. (%)

Iturria: Eustat


Baina ezberdintasun horiek ez dira soilik ematen jarduera ezberdina egiten dutelako, ustiategien tamainak ere badu garrantzia. Nekazaritza sektoreko ia enpresa guztiek 10 langile baino gutxiago dituzte, baina arrantza sektorean enpresa kopurua askotarikoa da: 10 langile baino gutxiagokoak eta 10 langile eta gehiagokoak ere badaude.


Interneterako sarbideari dagokionez, sektore honetan igoera handia eman da “Interneterako beste konexio batzuk” izeneko atalean; irismen handiagoa duten haririk gabeko teknologia berriak hasi dira erabiltzen, Wimax konexioak nekazaritza sektorean eta satelite bidezkoak arrantza sektorean. Gainerako konexioetan beste sektore batzuetan ematen den joera bera ikusten da, hau da, ADSL lineak gehitu egin dira eta modemaren eta RDSI lineen erabilera gutxitu egin da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005-2007 aldian, lehen sektoreak bikoiztu egin du informazioaren teknologietako ekipamendu kopurua Euskal AEn

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2008/07/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004718_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali