2008-09-24ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO ABUZTUA



2008ko abuztuan industriako prezioek %0,4ko beherakada izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko abuztua eta 2008ko abuztua alderatuta) %10,1ekoa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,4ko beherakada izan dute 2008ko abuztuan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abuztuko urte arteko tasak %10,1eko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko abuztuko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko abuztuan, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%3,0), “kautxua eta plastikoa” (%1,8), “industria kimikoa” (%1,5) eta “ehungintza eta jantzigintza” (%1,3). Aitzitik, “petrolioaren birfinketa” (-%8,0), “bestelako manufaktura-industriak” (-%1,0), “material elektrikoa” (-%0,4), “industria ez metalikoa” (-%0,3) eta “elikagaien industria” (-%0,2) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko abuztutik 2008ko abuztura arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%35,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%21,8), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%13,6), “metalurgia eta gai metalikoak” (%11,2) eta "bestelako manufaktura-industriak" (%5,7). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “industria ez metalikoa” (%1,2), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,6), “larruaren eta oinetakoen industria” (%1,6), eta “garraio-materiala” (%1,7).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek abuztuan izan duten bilakaerak ezberdinak izan dira: tarteko ondasunen prezioak %0,5 gehitu dira, kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,3, izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,3) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,2) gehikuntzaren ondorioz eman da. Energiaren prezioek %3,5 egin dute behera, eta ekipamenduko ondasunenak, aldiz, bere horretan geratu dira (%0,0).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %29,4 gehitu dira, tarteko ondasunenak %8,6, ekipamenduko ondasunenak %2,8 eta kontsumo-ondasunenak %4,4. Azken hauen artean, %4,7 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,7 kontsumo-ondasun iraunkorrenak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko abuztuan industriako prezioek %0,4ko beherakada izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004776_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali