2008-07-22ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO EKAINA



2008ko ekainean industriako prezioek %1,0ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko ekaina eta 2008ko ekaina alderatuta) %8,0koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %1,0ko igoera izan dute 2008ko ekainean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak %8,0ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko ekaineko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektore-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira, besteak beste, inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%4,5), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,9), eta “elikagaien industria” (%0,9). Aitzitik, “larruaren eta oinetakoen industria” (-%1,4), “industria kimikoa” (-%0,3) eta “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (-%0,1) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko ekainetik 2008ko ekainera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%41,6), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%15,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%12,8), "elikagaien industria" (%7,2) eta "bestelako manufaktura-industriak" (%6,1). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “larruaren eta oinetakoen industria” (%1,3), “garraio-materiala” (%1,5), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,5), “zuraren industria (%2,5) eta “makineria” (%2,5).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek ekainean izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan: energiaren prezioak %2,8 gehitu dira, tarteko ondasunen prezioak %0,8, ekipamenduko ondasunen prezioak %0,4 eta kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,4, izan ere, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %0,6ko igoera jasan dute eta kontsumo-ondasun iraunkorrek %0,2 egin dute behera.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %28,7 gehitu dira, tarteko ondasunenak %4,1, ekipamenduko ondasunenak %2,7 eta kontsumo ondasunenak %4,9. Azken hauen artean, %5,8 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %2,9 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko ekainean industriako prezioek %1,0ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004711_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali