HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2008ko lehenengo hiruhilekoan,...

2008/09/12ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2008ko lehen hiruhilekoa

2008ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza gutxiago aurreko urteko aldi berean baino

Ezkontzen %80 baino gehiago zibilak izan ziren

Euskal AEn 938 ezkontza izan ziren 2008ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2007ko laugarren hiruhilekoan izandako 1.825ak baino %49 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino %15 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Aurreko urteetan gertatu bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%82,3) hiruhileko honetan izan da, portzentaje hori 7,7 puntuz hazi delarik aurreko urteko aldi beraren aldean. Hiru lurraldeetan hazi dira 2007ko hiruhileko beraren aldean. Araban %85,5 izan dira, %83,1 Bizkaian eta %80,8 Gipuzkoan; Gipuzkoan izan da ehuneko hazkunderik handiena, ia 12 puntu.

2008ko lehen hiruhileko horretako 938 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 905 gizonezko eta 908 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 792 senarrentzat (%87,5), lehen ezkontza izan zen; 8 alargun eta 105 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea eta gizonena, antzekoak; 794 izan ziren (%87,4); alargunak 3 eta dibortziatuak 111.

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %82,1ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %72,6k. Proportzio horiek 2007ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%81,5 eta %67,9 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.

Bestalde, sexu bereko pertsonen artean 25 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 2 gutxiago; 13 gizonen artekoak eta 12 emakumeen artekoak.

graf0004767_01_e.png

1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua

graf0004767_02_e.png

Oinarria 100=b.b.

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-basea

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza gutxiago aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/09/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004767_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali