HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2008ko uztailean bidaiarien...

2008-08-21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO UZTAILA



2008ko uztailean bidaiarien sarrerak %2 gutxitu dira



Uztailean igarotako gau kopurua %5 jaitsi da


EUSTATen datuen arabera, 2008ko uztailean 212.546 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 5.000 gutxiagok eta, horrenbestez, %2 gutxiagok. Gipuzkoara heldutako bidaiarien kopurua %1 gutxitu da eta Bizkaira heldutakoen kopurua %4; baina Arabara heldutakoena %1 gehitu da. Datu horiek guztiak, aurreko urteko hilabete beraren aldean atera dira.


Estatutik etorritako bidaiari kopuruak %2ko aldaketa negatiboa izan du, 2007ko uztailaren aldean. Bizkaian (-%1) eta Gipuzkoan (-%3) gutxitu egin da Estatutik etorritako bidaiari kopurua, baina Araban kopuru hori konstante mantendu da (%0). Atzerriko bidaiari kopurua %3 gehitu da Araban eta %2 Bizkaian; aitzitik, Bizkaian, %8 gutxitu da.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, batez ere Madrildik, Andaluziatik, Gaztela eta Leondik, Aragoitik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu da. Baina, besteak beste, Kataluniatik, Valentziatik eta Asturiastik etorritakoen kopurua gutxitu egin da. Atzerritarren artean, Alemania, Danimarka, Holanda eta Itailiatik etorritako pertsona kopurua nabarmendu behar da; alabaina, besteak beste Belgika, Erresuma Batua, Iberoamerika eta Frantziatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2008ko uztailean 407.306 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko uztailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %5 gutxitu da, guztira 20.000 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %4 gutxitu da, Gipuzkoan %7 eta Araban %1.


Batez besteko egonaldia ehuneko bi puntu jaitsi da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko uztailean batezbesteko hori 1,96 egunekoa izan zen eta aurtengo uztailean 1,92 egunekoa. Bizkaian %1 gehitu da, baina Gipuzkoan (%6) eta Araban (%1) gutxitu egin da.

Plazen okupazio mailak %7ko beherapena izan du; aurreko urteko uztailean %57,0koa zen eta aurtengo uztailean %53,10ekoa. Biztanleen okupazio maila %5 jaitsi da. Okupazio maila biek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan dute eragin negatiboa, nahiz eta modu ezberdinean eman eragin hori lurralde bakoitzean.


Nekazaritza-turismoa: bidaiarien sarrerak gehitu egin dira (%17) eta igarotako gauak (-%2) gutxitu


Uztailean 13.958 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %17 gehiago; bidaiari kopurua %37 gehitu da Araban, %14 Bizkaian eta %15 Gipuzkoan. Estatuko bisitarien kopurua %13 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan: %31 igo da Araban, %12 Gipuzkoan eta Bizkaian %8. Euskal Autonomia Erkidego osoan %37 atzerritar gehiago izan da: Araban %116 gehiago, Bizkaian %37 eta Gipuzkoan %30.


Uztailean, guztira, 42.338 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %2 gutxitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira Araban (%21) eta negatiboak Gipuzkoan (-%5) eta Bizkaian (-%4).


Bidaiarien batezbesteko egonaldia gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2007ko uztaileko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 3,64 egun ziren eta aurtengo uztailean 3,03 izan dira.


Plazen okupazio maila %2 gutxitu da eta logelen okupazio maila %11 gutxitu da Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaian eta Gipuzkoan eragin negatiboa izan delako.


1. taula: Hileko emaitzak



Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko uztailean bidaiarien sarrerak %2 gutxitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004742_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali