2008-08-22ko prentsa oharra


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO UZTAILA



2008ko uztailean industriako prezioek %2,3ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2007ko uztaila eta 2008ko uztaila alderatuta) %10,6koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %2,3ko igoera izan dute 2008ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak %10,6ko hazkundea izan du.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko uztaileko urte arteko hazkundea

Iturria: Eustat


Sektor-azterketa zehatzenak erakutsi bezala 2008ko uztailean, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek dira, besteak beste, inflazio handienak izan dituzten arloak: "energia elektrikoa, gasa eta ura" (%6,5), "metalurgia eta gai metalikoak” (%5,5), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,8), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,8) eta “industria kimikoa” (%0,6). Aitzitik, “material elektrikoa” (-%0,6), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (-%0,3), “industria ez metalikoa” (-%0,2) eta “elikagaien industria” (-%0,1) sektoreen prezioek behera egin dute.


2007ko uztailetik 2008ko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%44,1), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%18,9), “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%14,8), “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,8), "bestelako manufaktura-industriak" (%7,6) eta "elikagaien industria" (%6,5). Ondoko sektoreek, ostera, prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte: “ehungintza eta jantzigintza” (%0,9), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,7), “garraio-materiala” (%1,7) eta “zuraren industria” (%1,8).

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek uztailean izan duten bilakaerak gorako joera izan du ia guztietan: tarteko ondasunen prezioak %3,8 gehitu dira, energiaren prezioak %2,7, kontsumo-ondasunenak, oro har, %0,2, izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,5) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,1) gehikuntzaren ondorioz eman da. Azkenik, ekipamenduko ondasunen prezioak %0,1 igo dira.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak egon direla erakusten dute. Energiaren prezioak %32,6 gehitu dira, tarteko ondasunenak %8,3, ekipamenduko ondasunenak %2,8 eta kontsumo-ondasunenak %4,7. Azken hauen artean, %5,3 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,3 kontsumo-ondasun iraunkorrenak.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko uztailean industriako prezioek %2,3ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004743_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali