2008/05/29ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO APIRILA



Bidaiarien sarrerak %14 eta gaualdiak %19 jaitsi ziren 2008ko apirilean


Urteko lehen lau hiletako balantzean, bai sarrerek, bai gaualdiek aurreko urtean bezalaxe jarraitu zuten


Eustaten datuen arabera, 2008ko apirilean 159.094 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 25.500 gutxiagok; %14ko jaitsiera. Bidaiarien sarrerak %15 jaitsi ziren Araban, %14 Bizkaian eta %13 Gipuzkoan, 2007ko hilabete beraren aldean.

Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %18ko jaitsiera izan da 2007ko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %4koa. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %22, Bizkaian %15 eta Araban %14. Atzerritarren kopurua hazi egin da Gipuzkoan (%12); eta txikitu Araban (%-19) eta Bizkaian(%-12).


2008ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 285.405 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %19ko jaitsiera, 67.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: %-20 Araban eta %-19 Gipuzkoan eta Bizkaian.


Batez besteko egonaldian %6ko jaitsiera dugu: Euskal AE osotara hartuta, lehengo urteko apirileko 1,91 egunetik urte honetako 1,79 egunera pasa da. Araban %6 jaitsi da, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %7.

Plazakako betetze-maila iazko apirileko %49,64tik aurtengo apirileko %41,38ra pasa zen. Jaitsierak hiru lurraldeei eragin die: Arabak %18koa du eta batez bestekoaren (%35,87) azpitik dago; Bizkaiak eta Gipuzkoak antzeko betetze-maila dute apiril honetan, %42,39 eta %42,25.


Datuok aztertzeko orduan kontuan eduki behar da 2007an apirilean izan zela Aste Santua eta aurten martxoan. Erkaketa homogeneoa izan dadin, lehen lau hiletako datuak gehitu dira, aurreko urteko aldi berarekin erkatzeko.


Urteko lehen lau hilabeteetan 581.662 sarrera izan dira Euskal AE-ko hotel-establezimenduetan, igartzeko moduko aldaketarik ez 2007ko aldi beraren aldean. Gaualdiak 1.061.911 izan dira, lehengo urtean bezalaxe ia. Bai batez besteko egonaldian, bai betetze-mailan 2007ko zifretan ibili gara: 1,83 egun eta ia %40.


1. taula. Euskal AEko 2008ko lehen lau hilekoko emaitzak




Nekazalturismoa: Jaitsi egin ziren bidaiarien sarrerak (%-24) eta gaualdiak (%-48)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 8.171 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan zen apirilean, aurreko urteko hil berean baino %-24 gutxiago: %-28 murriztu ziren Bizkaian, %-27 Gipuzkoan, eta %-9 Araban. Estatutik etorritako bisitariak %-26 gutxitu ziren Euskal AEn: Araban %-12 murriztu ziren, Bizkaian %-29 eta Gipuzkoan %-28. Euskal AEn %-3 atzerritar gutxiago izan da: Gipuzkoan kopuru hori %-8 murriztu da, Bizkaian %-13, eta Araban nabarmen egin du gora, %33.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.765 izan dira apirilean, lehengo urteko hil berean baino %48 gutxiago. Urte arteko tasak negatiboak izan dira Bizkaian (%-51), Gipuzkoan (%-49) eta Araban (%-37).


Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin zen, 2007ko apirilaren aldean: duela urtebete 3,15 egunekoa izan zen; eta, azken honetan, 2,17koa.


Plazen betetze-maila %48,06tik %18,06ra jaitsi da lurralde guztietan izandako galeren ondorioz. Araban %-19,67, Bizkaian %-18,25 eta Gipuzkoan %-20,68.


2008. urteko lehen lau hilabeteetan 28.753 sarrera izan dira Euskal AE-ko nekazal-establezimenduetan, %1eko jaitsiera 2007ko aldi beraren aldean.


2008ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 72.546 izan dira; %6ko jaitsiera, aurreko urteko aldi beraren aldean.


2. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %14 eta gaualdiak %19 jaitsi ziren 2008ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004710_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali