2008/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO ABUZTUA



Bidaiarien sarrerak %6 jaitsi ziren 2008ko abuztuan



Gaualdiek %7ko jaitsiera izan dute


Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko abuztuan 221.350 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.000 sarrera gutxiago, hots, %6 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %18 jaitsi ziren Araban, %4 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan, 2007ko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %-13ko jaitsiera dago 2007ko abuztuaren aldean; hiru lurraldeetan gertatu da: Bizkaian (%-9), Gipuzkoan (%-11) eta Araban (%-25). Atzerritar bidaiariak %3 gehitu dira Bizkaian eta %6 Gipuzkoan; %-3 jaitsi dira Araban; guztira %+3 Euskal AEn.


Estatutik datozen bidaiarien artean, gehitu egin dira, besteak beste, Madrildik, Kataluniatik, Galiziatik, Gaztela-Leondik eta Kanarietatik etorritakoak. Atzerritarren artean, igo egin ziren Alemaniatik, Frantziatik, eta Herbeheretatik etorritakoak; jaitsi egin ziren besteak beste, Belgika, Irlanda, Erresuma Batutik, eta Portugaldik etorritakoak, besteren artean.


2008ko abuztuan erregistraturiko gaualdiak 461.209 izan ziren, hau da, iazko abuztuaren aldean %7ko jaitsiera eta ia 37.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-4 jaitsi ziren, Bizkaian %-8, eta Araban %-16.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2007ko abuztuko 2,11 egunetik hil honetako 2,08 egunera pasa da. Araban 1,78tik 1,83 egunetara igo da; Gipuzkoan 2,28tik 2,31ra; Bizkaian, berriz, 2007ko abuztuko 2,05etik aurtengoko 1,96ra jaitsi da.

Plazen okupazio mailak %10eko beherapena izan du; aurreko urteko abuztuan %66,35ekoa zen eta aurtengoan %59,51koa. Gelakako betetze-maila ere %9an jaitsi da; bi betetze-mailek negatiboki eragin diote Gipuzkoari, Arabari eta Bizkaiari, intentsitate ezberdineko jaitsierak izan dituztelarik.

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%3) eta gaualdiak (%1)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 15.032 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %3 gehiago: %11 gehitu ziren Bizkaian, %3 Gipuzkoan, baina Araban %-10 jaitsi. Euskal AEn guztira ez da aldaketarik izan estatuko bidaiarietan (%0). Bizkaian %3 gehitu dira, %2 Gipuzkoan eta %-10 jaitsi Araban. Euskal AEn %23 atzerritar gehiago izan da: Bizkaian %+48, Gipuzkoan %+13 eta Araban, berriz, %-9.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 69.888 izan dira abuztuan, 2007ko hil berean baino %1 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dira Araban (%1) eta Gipuzkoan (%2), baina negatiboa Bizkaian (%-1)


Bidaiariko batez besteko egonaldia murriztu egin da Euskal AE osoan, 2007ko abuztuaren aldean: duela urtebete 4,77 egun; eta azken honetan 4,65.


1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %6 jaitsi ziren 2008ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004775_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali