2008/09/19ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2008ko 2. hiruhilekoa


Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko pertsonen erdiak Internet erabiltzen du



15 urtetik 24ra bitarteko gazteen hamarretik bederatzik erabiltzen du


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 14 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 908.700 izan dira 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %49,3. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean %4,1eko hazkundea da.


Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan igo da gehien erabiltzailekopurua, %7,5 hain zuzen ere, 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, lehenengo tokian jarri da, %50,2rekin. Araban %5 izan da hazkundea eta azken hiru hiletan %49,7 izan da erabiltzaileen ehunekoa. Bizkaian %1,9 izan da hazkundea eta 15 urte baino gehiagoko biztanleriaren %48,7k erabiltzen du Internet.


15 urtetik 24ra bitarteko gazteen hamarretik bederatzi Interneten erabiltzaileak dira


Adinaren arabera, 15-24 urte bitarteko gazteen %91k erabili du Internet azken hiru hiletan, 2007ko laugarren hiruhilekoan baino %1,2 gutxiago. Nabarmentzekoa 55-64 urtekoen artean %38 hazi dela erabiltzaile kopurua. Halere adin-tarte horietako erabiltzaile kopuru absolutua baxua da, guztirakoaren %4,5.



1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2008. %

Iturria: EUSTAT

Handitu egin da generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean


Generoen arteko aldea ehuneko 6,2 puntura murriztu zen 2007ko laugarren hiruhilekoan, eta 2008ko bigarrenean ehuneko 7,1 puntutara handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %53 dira eta emakumezkoen %45,9 2008ko bigarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52 gizonak izan dira eta %48 emakumeak.


Jardueraren arabera, ikasleen arteko %96,3k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %66,9k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %16,7k. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, %9,8, ez-aktiboen eta langabetuen artean izan da; okupatuen artean %4,4 hazi da eta ikasleen artean %-1,9 jaitsi.


Internautak, batez ere, etxetik bertatik konektatzen dira


Bestalde, etxetik bertatik egindako konexioak ehuneko 2,2 puntuz hazi dira; erabiltzaileen %82k baino gehiagok etxetik egiten du konexioa. Aitzitik, ehuneko puntu batez murriztu dira ikasketa-zentrotik egindako konexioak eta 3,7 puntuz beste lekuetatik –ziberkafeetatik, liburutegietatik- egindakoak.


Interneten dabiltzanen artean bostetik bat euskaraz aritzen da


Ingelesez nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %5,5 murriztu da. Euskaraz nabigatzen dutenen ehunekoak %2,5eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %3,6koa. Interneteko konexioen batez besteko iraupena 45,6 minutukoa izan da 2008ko bigarren hiruhilekoan. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean 4,5 minutuz luzeagoa izan da.


Azken hiruhilekoan, Interneten bidez, 24.100 pertsona gutxiagok erosi dute produktu edo zerbitzuren bat


Internet bidez erosi duten 14 urte baino gehiagoko pertsonen kopuruak ehuneko 3,7 puntuko jaitsiera izan du. 2008ko bigarren hiruhilekoan 24.100 pertsona gutxiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, 215.300 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak.


IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2008ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko etxeen %57,1ek ordenagailua zuten; 2007ko laugarren hiruhilekoan baino %3,6 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %7,5 gehiago .


Interneterako sarbideari dagokionez 393.000 familia pasatxo dira, %47,5, etxean zerbitzu hori dutenak. 2008ko lehenengo seihilekoan Interneteko konexioa 28.000 familia berri gehiagok (%7,7) izan dute; aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,5 gehiago. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 42.500 pertsonarekin, hau da, ehuneko 2,3 puntuz igo da. Etxean Internet erabiltzeko aukera duten pertsonen kopurua milioitik gora joan da.


Familia-etxeetako %88an sakelako telefonoren bat dago. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %92,7raino igotzen da.

1. taula. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI), familiak


Iturria: Eustat


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko pertsonen erdiak Internet erabiltzen du

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 2º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004774_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali