HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2008/09/12ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2008KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %19,6 igo ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan



Inportazioek %16,5eko hazkunde nominala izan zuten urte arteko aldi berean



Euskal AEko esportazioak %19,6 hazi ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. 2007ko bigarren hiruhilekoan 4.780,4 milioi euro lortu ziren, eta aurtengoan, aldiz, 5.717,6 milioi.


Bigarren hiruhilekoko inportazioetan, %16,5eko urte arteko hazkundea izan da, eta zenbatekoa 5.682,3 milioi euro. Aurreko urtean, aldiz, 4.876,2 milioi.


2008ko espainiar esportazio eta inportazio tasak Euskadikoen azpitik izan dira; %7,6 eta %6,1 azpitik.


1. taula. Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2007-2008ko bigarren hiruhilekoak. Euroak milakotan.


Iturria: Eustat


Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertzen baditugu, ikusiko dugu horiei dagozkien esportazioek %16,2ko urte arteko hazkundea izan dutela, eta izaera bereko inportazioek %4,9koa, beti ere 2007ko bigarren hiruhilekoarekin konparatuta.


Atzerriarekin egindako transakzioen guztizko bolumena -esportazioen eta inportazioen batura-, 2007ko bigarren hiruhilekoko 9.656,6 milioi eurotik 2008ko bigarren hiruhilekoko 11.399,9 milioi eurora igo zen.

Bigarren hiruhilekoko kanpo-merkataritzak 35,3 milioiko superabita izan du eta, ondorioz, esportazioek inportazioekiko duten estaldura-tasa %100,6an da. Hala ere, esportazio ezenergetikoak inportazio ezenergetikoen gainetik egon dira 1.585,5 milioitan 2008ko bigarren hiruhilekoan. Estalduratasa %144,7 izan da, urtebete lehenagokoa baino hamalau puntuz gainetik.


2008ko bigarren hiruhileko honetan, Europar Batasuna helburu duten esportazioak %16,9 hazi dira, 2007eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Nabarmentzekoak dira, urte arteko hazkundeagatik eta bolumenagatik, hauetara egindakoak: Frantzia (%21,5), Alemania (%26,5), Belgika (%67,7) eta Portugal (%18,8). 27-EBtik kanpo AEBtara egindako esportazioak aipatu behar, %35,3 hazi baitira.


Europar Batasunetik datozen inportazioak %4,6 hazi dira. Produktu energetikoen hornitzaile diren herrialdeetatik datozenak, aldiz, %70,0 igo dira.


2008ko bigarren hiruhilekoko hazkundea, batez ere, esportazioetan pisurik handiena duten muga-zergetako bietan bermatu dira: Metalak eta beren manufakturak urte artean %27,2 hazi dira eta Material elektrikoa %22,2. Azpimarratzekoa, baina batez bestekoaren azpitikoa izan da Garraio materialaren esportazioen bilakaera, %+13,8. Produktu Mineralak bai nabarmentzen direla, urte artean %61,3 hazi ondoren.


Inportazioetan, Produktu mineralak dira muga-zergen sekzioko garrantzitsuenak, %42,9 hazi dira eta denen %37 hartzen dute. Bolumen handieneko muga-zergen sekzioetan denetik izan da: Metalak eta beren manufakturak %-5,3 jaitsi zen; Material elektrikoa %9,0 hazi eta Garraio-materiala %53,5.


Esportazio-hazkunderik handiena Bizkaian izan da. 2008ko bigarren hiruhileko honetan %26,6 hazi dira. Ondokoen hazkundeak azpimarratu behar: Produktu Energetikoak (%63,2) eta Metalak eta beren manufakturak (%34,1). Bizkaiko inportazioak %22,1 hazi dira aldi berean; Produktu Energetikoei (%43,9) egotzi behar.


Gipuzkoan esportazioen balioa %17,5 igo da 2008ko apirila eta ekaina bitarte. Horretarako, lagungarriak izan dira Metalak eta manufakturak eta Material Elektrikoa sekzioen bilakaera ona, %24,8 eta %21,4. Gipuzkoara datozen inportazioak egonkortu egin dira; %0,1ekoa izan da tasa.


Arabako esportazioak bigarren hiruhileko honetan %12,6 hazi dira. Nabarmentzekoak, ondokoen muga-zergen igoerak: Garraio-materiala (%14,6), Metalak eta beren manufakturak (%18,5) eta Material elektrikoa (%30,3). Arabako inportazioak %18,2 gehitu ziren, urte arteko hazkunde nabarmenak ondokoek izan zituztelarik: Garraio-materiala (%70,5), Material elektrikoa (% 36,7) eta Produktu kimikoak (%79,6).


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)


Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %19,6 igo ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/09/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004766_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali