2008/10/01eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2008ko ABUZTUA


Euskal AEko industri jarduera %0,4 hazi zen 2008ko abuztuan


2008ko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuak %0,1eko igoera izan du, 2007ko aldi beraren aldean.


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko abuztuan %0,4 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko aurreko hilarekin, uztailarekin, alderatuta.


2008ko lehen zortzi hiletako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %0,1eko igoera metatuarekin itxi da, aurreko urteko aldi beraren aldean.


1. grafikoa: Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiru hileroko hazkunde zuzendua

(*) 2008ko uztail-abuztuko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka eta industri sektore handien sailkapenaren arabera, 2008ko abuztuko indizearen bilakaerak hazkundeak izan zituen Energian (%5,6) eta Ekipoko ondasunetan (%4,5), 2007ko abuztuaren aldean. Tarteko ondasunek %-0,9ko jaitsiera izan dute; Kontsumoko ondasunek %-9,3koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen (%-10,7), eta ez-iraunkorrekoen (%-9,0) jaitsierengatik.


Hona hemen 2008ko abuztuko hil arteko aldakuntzak 2008ko uztailaren aldean: Ekipoko ondasunek %3,1eko igoera izan dute; Kontsumoko ondasunek %0,6koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen igoeragatik (%11,3), ez-iraunkorrekoak %-3,2 jaitsi baitziren. Energiak %-1,0 egin zuen behera, eta Bitarteko ondasunek %-0,6.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera Industri Produkzioaren Indizeak bilakaera negatiboa izan du Araban (%-7,5) eta Bizkaian (%-0,6); Gipuzkoan positiboa (%5,4).


Hil arteko bilakaera, 2008ko abuztua uztailaren aldean, negatiboa izan da Araban (%-1,9) eta Bizkaian (%-1,7); Gipuzkoan positiboa, %3,5.


Taula: 2008ko ABUZTUA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,4 hazi zen 2008ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/10/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004782_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali