2008/09/09ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2008ko UZTAILA


Euskal AEko industri jarduera %0,8 murriztu zen 2008ko uztailean


2008ko lehenengo zazpi hilabeteko bilakaerak %0,3ko jaitsiera izan zuen, 2007ko aldi beraren aldean.


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko uztailean %0,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %1,6 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko aurreko hilarekin, ekainarekin, alderatuta.


2008ko lehen zazpi hiletako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %0,3ko murrizketa metatuarekin itxi da, aurreko urteko aldi beraren aldean.


1. grafikoa: Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua


(*) 2008ko uztaileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka eta industri sektore handien sailkapenaren arabera, 2008ko uztaileko indizearen bilakaerak hazkundeak izan zituen Energian (%5,9) eta Ekipoko ondasunetan (%3,0), 2007ko uztailaren aldean. Tarteko ondasunek %-2,7ko jaitsiera izan dute eta Kontsumoko ondasunek %-5,6koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-18,2), Ez-iraunkorrekoak %0,7 igo baitziren.


2008ko uztaileko hil arteko aldakuntzak 2008ko ekainaren aldean ondokoak izan dira: Energia %3,4 igo da, Ekipoko ondasunak %2,5 eta Tarteko ondasunak %0,9. Kontsumo-ondasunak %3,5 hazi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %5,0 hazi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-0,5 jaitsi.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera Industri Produkzioaren Indizeak bilakaera positiboa izan du Bizkaian (%2,2); Araban %-1,7ko jaitsiera dago eta Gipuzkoan %-3,7koa.


2008ko uztaila 2008ko ekainarekin alderatuz gero bilakaerak positiboak izan dira lurralde guztietan: Araban %2,0, %0,2 Gipuzkoan eta %2,6 Bizkaian.


Taula: 2008ko UZTAILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,8 murriztu zen 2008ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/09/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004765_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali