2008-08-04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO EKAINA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %5,3 jaitsi da 2008ko ekainean


2008ko lehenengo sei hilabeteetako beherakada %0,2koa izan da, 2007ko lehenengo sei hilabeteen aldean betiere


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2007ko ekainaren aldean %5,3 jaitsi da 2008ko ekainean. Datuak aztertzean kontuan izan behar da garraiolarien grebak eragin handia izan duela ekaineko lehenengo hamabostaldian; are gehiago, gertaera horrek enpresa handi batzuen ekoizpena eten du aldi horretan.


Aurreko hilaren, hau da, 2008ko maiatzaren aldean Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,4 gutxitu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


2008ko lehenengo sei hilabeteetako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen beherakadarekin itxi zen, aurreko urteko sei hilabete berberen aldean %0,2 jaitsi baita.


1. grafikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

Iturria: Eustat



Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2008ko ekaineko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2007ko ekainaren aldean: ekipamenduko ondasunak %1,4 jaitsi dira, tarteko ondasunak %5,9 jaitsi dira, energia %0,8 jaitsi da eta kontsumo-ondasunak %14,2; azken hauen beherakada, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%22,3) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (-%10,6) izandako beherapenen ondorioz eman da.


2008ko ekaineko hil arteko aldaketak, 2008ko maiatzaren aldean, negatiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Salbuespen bakarra ekipamenduko ondasunen sektorea izan da, honek %0,3 egin baitu gora. Tarteko ondasunak eta energia %0,6 jaitsi dira, bi kasuotan; bestalde, kontsumo-ondasunak %3,5 jaitsi dira, kontsumo-ondasun iraunkorrak (-%2,2) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak (-%3,9) behera egin dutelako.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban %6,9 jaitsi da eta Bizkaia eta Gipuzkoan, bietan, %4,9.


Lurralde guztietan eman da hil artean (2008ko maiatzetik ekainera bitartean) bilakaera negatiboa; Araban hil artean %3,0 jaitsi da, Gipuzkoan %1,6 eta Bizkaian %0,4, denak aldi horretan betiere.



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %5,3 jaitsi da 2008ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2008
Eguneratze data : 
2008/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004723_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali