2008-08-08ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2008ko 2. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalak %2,7 gehitu dira 2008ko bigarren hiruhilekoan



Txikizkako sektorearen salmentak %0,4 igo dira eta handizkako sektorearenak %3,4


EUSTATen datuen arabera, 2008ko bigarren hiruhilekoko Barne-merkataritzaren Indizeak %2,7ko urte arteko gehikuntza nominala izan du lan-egutegi homogeneoari dagokionez. Prezioen igoeraren ondorioa deskontatu ondoren, 2008ko lehen hiruhilekoan merkataritza-sektorearen salmentek %1,9ko jaitsiera izan dute.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, barne-merkataritzako salmenten datuek, desestazionalizatu ondoren, hiruhileko batetik bestera %1,2ko igoera izan dute balio nominaletan. Prezio konstanteetan %0,7 jaitsi dira.


1. taula. Barne-merkataritzako salmenta indizearen urte arteko hazkuntzaren tasa nominalak. Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak.



Iturria: EUSTAT


Bigarren hiruhileko honetan, handizkako merkataritzan %3,4 igo dira salmentak, eta txikizkako merkataritzan %0,4 hobetu dira. Datu nominal hauek balio errealetan zenbatetsiz gero, eta prezioen eragin inflazionista kendu ondoren, txikizkako sektorearen salmentek %2,3ko jaitsiera izan dute, eta handizkako sektorearen salmentek %1,3koa.


Handizkako sektorean, hurrengoen salmenta nominalak gehitu dira: produktu erdilanduak eta txatarra (%4,1), makineria eta tresneria (%3,9) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%3,7). Bestalde, elikaduraz besteko kontsumo-gaien salmentak jaitsi egin dira (-%1,5).


Txikizkako sektorean, merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %1,2 jaitsi dira, betiere aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Espezializatu gabeko txikizkako merkataritza %2,6 igo da, 2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean.


Lurralde historikoka, Gipuzkoako Barne-merkataritzaren Indizeak gehikuntza nabarmenak izan ditu (%5,7) balio nominaletan; Araban eta Bizkaian, aldiz, gehikuntza hori ez da hain altua izan: %1,2 eta %1,7ko gehikuntzak izan dituzte hurrenez hurren. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %0,2 igo dira Gipuzkoan; Bizkaian %2,6 jaitsi dira eta Araban %3,4.


Araban, txikizkako sektorearen salmentek bilakaera negatiboa izan dute (%-2,4), eta handizkako merkataritzaren salmentek %2,8ko gehikuntza izan dute, balio nominaletan. Bizkaian ere, txikizkako sektoreak %0,9ko jaitsiera izan du, baina handizkako sektoreak %2,8ko gehikuntza. Gipuzkoan txikizkako merkataritza %3,7 igo da eta handizkakoa %5,2.


Bestalde, 2008ko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egin duen pertsona kopurua %0,1 jaitsi da hiruhileko batetik bestera, eta 2008ko lehenengo hiruhilekoko datuekin alderatuta. Lurralde mailan, Araban sektore horretako enplegu kopurua jaitsi egin da hiruhileko batetik bestera (-%0,4); aitzitik, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da aurreko hiruhilekoaren aldean ezer aldatu (%0,0).










Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalak %2,7 gehitu dira 2008ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004726_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali