2008-08-06ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2008ko 2. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %0,4 hazi dira 2008ko bigarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatu gabeko salmentek %2,6ko urte arteko hazkundea izan dute; espezializatutakoen salmentek, aldiz, %1,2ko beherakada


Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,3 gehitu dira 2008ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean. Horrenbestez, eta prezioen ondorioak alde batera utzita, hazkunde nominal horrek balio errealetan urte arteko %2,3ko beherakada ekarri du.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, txikizkako barne-merkataritzako salmenten datuek, desestazionalizatu ondoren, hiruhileko arteko %0,2ko jaitsiera izan dute balio nominaletan. Urteko prezioetan, aldiz, %0,6koa izan da beherakada.





Iturria: EUSTAT



Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %1,2 jaitsi dira 2008ko bigarren hiruhilekoan, 2007ko aldi beraren aldean. Beherakada nominal hori %2,4ko gutxitze-tasa bihurtzen da balio errealetan.


Txikizkako merkataritza espezializatu gabea %2,6 igo da aurtengo bigarren hiruhilekoan, balio nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza -%2,3koa da, 2007ko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkunde-tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari dagokio; %3,3ko hazkunde nominala izan du; balio errealetan, %3,9koa. Elikagaiek %2,6ko hazkundea izan dute balio nominaletan; horrenbestez, tasa negatiboa izan da, balio errealetan -%2,8koa. Etxeko hornikuntzarako produktuen salmentak %1,3 jaitsi dira urteko eurotan; balio errealetan, aldiz, %3,5ko beherakada izan da. Beste alde batetik, bestelako kontsumo-ondasunek %3,0ko gutxitze nominala izan dute; hau da, balio errealetan, gutxitze horrek %3,5ko tasa izan du.


Espezializatu gabeko txikizkako merkataritza, elikagaiak nagusi izanik, balio nominaletan 3,5 hazi da, baina balio errealetan %2,0 gutxitu da. Gainerako produktuak nagusitzat dituen espezializatu gabeko merkataritzak balio nominaletan %2,0ko beherakada izan du, eta balio errealetan %4,0koa.


2008ko bigarren hiruhilekoan, Gipuzkoako txikizkako barne-merkataritzak %3,7ko hazkundea izan du, balio nominaletan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Balio finkoetan, %0,9ko hazkundea izan du. Bizkaiko salmentak %0,9 jaitsi dira balio nominaletan eta %3,6 balio errealetan. Arabako salmentak %2,4 jaitsi dira balio nominaletan eta %4,7 balio errealetan.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta datuak desestazionalizatu ostean, Gipuzkoako txikizkako barne-merkataritzako salmentak %1,2 gehitu dira; Bizkaian, berriz, %0,5 gutxitu dira eta Araban %2,4 gutxitu dira.


Txikizkako merkataritzaren sektorean, 2008ko bigarren hiruhileko honetan (aurreko hiruhilekoarekin alderatuta) enpleguak %0,2ko igoera izan du. Bizkaian %0,3 igo da, Gipuzkoan ez da aldaketarik izan eta Araban %0,1 jaitsi da.




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %0,4 hazi dira 2008ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/08/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004724_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali