2008-07-29ko prentsa-oharra

GIZARTE ZERBITZUEN ESTATISTIKA: ENTITATEAK ETA ZENTROAK, 2006. urtea



Gizarte zerbitzuetako gastua %12 gehitu zen 2006. urtean


Finantzaketa publikoa %15 gehitu zen, hau da, mila milioi eurotik gorakoa izan zen


EUSTATen datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan, 2006. urtean, 1.457 milioi euroko gastua egin zen gizarte zerbitzuetan, hau da, aurreko urtean baino %12 gehiago eta EAEko BPGaren %2,4 izanik. Biztanle bakoitzeko batez besteko gastua 684 eurokoa izan zen, eta horietako 486 funts publikoetatik hartu ziren.


Lurraldeka, Araban %11 igo zen gastua, Bizkaian %13 eta Gipuzkoan %12. Biztanleko, Araban eman zen gasturik handiena: biztanle bakoitzeko 774 euro. Bizkaian, aldiz, gastua 672 eurokoa izan zen eta Gipuzkoan 666 eurokoa.


Grafikoa: Gizarte zerbitzuetan egindako gastuaren bilakaera biztanle bakoitzeko


Iturria: EUSTAT


Herri administrazioek 1.036 milioi euroko ekarpena egin zuten (gastuaren %71), eta sektore pribatuak gainerako %29 eman zuen. Gastatu zen lau eurotatik bat (360 milioi euro) erabiltzaileen kuoten eta bestelako salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, egoitzetan dauden adinekoek 160 milioi euroko ekarpena egin zuten; hau da, zentro horietako gastuaren %46 horiena izan zen.




Sektore honetan %2,4 landuneri eman zien zuzenean lana


Gizarte zerbitzuetan, oro har, 22.985 pertsonari eman zitzaion lana zuzenean (okupatuen %2,4ari) eta horien %69 emakumeak izan ziren. Baina kopuru hori handiagoa da zuzeneko arretan azpikontratatzen diren langileak kontuan hartuz gero; lanaldi osoan 4.662 pertsona azpikontratatu ziren. Azpikontratatutako langile horien erdiak etxez etxeko laguntza zerbitzuan lan egin zuen. 2006. urtean 18.655 pertsonak lan egin zuten gizarte zerbitzuetan, eskuzabaltasunez; guztira lanaldi osoan 1.724 pertsona gehiago izan zen.


1. taula: Magnitude nagusienen bilakaera


Iturria: EUSTAT


Oro har biztanle guztientzat eta adinekoekin espezializatuta dauden zentroetarako gizarte zerbitzuek izan zuten baliabide gehiago; gastuaren %68 hartu zuten bi esparru horiek.


Oro har biztanle guztientzako baliabideen artean, kopuru eta bilakaera aldetik, familiei egindako transferentziak nabarmendu behar dira eta, horien artean, hauek: Oinarrizko Errentako (OE) programak, 158 milioi eurorekin (+%9) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), 39 milioi eurorekin (+%15).


Gizarte zerbitzu espezializatuetan 65 urteko eta gehiagoko %9ari eman zitzaion arreta


Adinekoentzako gizarte zerbitzuetan egoitza zerbitzuei, eguneko asistentzia-zentroei eta etxez etxeko laguntza zerbitzuei ematen zaie arreta gehien.


Egoitzetan 16.809 plaza izan ziren; beraz, 65 urteko eta hortik gorako adineko 100 pertsonatatik 4k plaza izan zuten. Azken urteetako joerari eutsiz, egoitzetako plaza kopurua gehitu egin zen: 1.250 gehiago izan ziren (+%8). Egoitzetako plazen %32 zentro publikoetan eskaini zen.


Eguneko asistentzia-zentroetan 3.204 plaza eskaini ziren; eta horietatik erdia baino gehiago foru erakundeekin hitzartutakoak izan ziren.


Etxez etxeko laguntza zerbitzuan 18.935 adinekori eman zitzaien arreta etxean bertan (100 pertsonatatik 5ek 65 urte eta gehiago zuten); izan ere, etxez etxeko laguntza jasotzen duten erabiltzaileen %90 talde horren barruan sartzen da. 2005. urtearen aldean, erabiltzaile kopurua %6 gehitu da. Zerbitzu honek 69,9 milioi euroko gastua izan zuen (aurreko urtean baino %12 gehiago); beraz, urtean, batez beste, erabiltzaile bakoitzeko 3.312 euroko gastua egin zen eta gastu gehiena (%90) sektore publikoak finantzatu zuen.


2. taula: gastuaren bilakaera eta banaketa, biztanleen arabera


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gizarte zerbitzuetako gastua %12 gehitu zen 2006. urtean

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2006
Eguneratze data : 
2008/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004715_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali