HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 3,8 gehitu...

2008/09/18ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2008ko 1. hiruhilekoa



Jaiotzak % 3,8 gehitu ziren 2008ko lehenengo hiruhilekoan



Erdia baino gehiago lehenengo haurrak izan dira.



2008ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 5.083 jaiotza izan ziren, iazko aldi berean baino %3,8 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Araban 767 haur jaio ziren, Bizkaian 2.633, eta Gipuzkoan 1.683.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2008ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.689, lehenengo haurrak izan ziren; 1.912 (%37,6) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengoak %9,5era iritsi zen.


Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%27,2); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %17 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6,9 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %5,5 besterik ez zuen ekarri.


Ama ezkongabe gehiago dago


Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %30,3 hartu zuten eta bi puntu eta erdi igo ziren 2007ko lehenengo hiruhilekoaren aldean. Araba (%27,1) izan zen Euskal AE osoko balioa baino txikiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina seme-alabak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %17,6 25 urtetik beherakoak baitziren.

1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua

Oinarria 100 =b.b.

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 3,8 gehitu ziren 2008ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/09/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004773_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali