HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2008ko bigarren hiruhilekoan,...

2008/12/05eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2008ko bigarren hiruhilekoa



2008ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino



2008ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.835 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %-1,5 gutxiago



2008ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean , %6,5 gehiago; guztien %55,1 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2008ko lehen hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %82 izan baitziren. Urteko lehen hiruhilekoan, ohi bezala, ezkontza gutxi izan ziren, baina 2008ko bigarren hiruhilekoan, berriz, nabarmen igo ziren maiatzean eta ekainean.


2008ko apiril, maiatz eta ekainean 2.835 ezkontza egin ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %-1,5 gutxiago. Herrialdeka, Bizkaian 1.519 ezkontza izan ziren, Gipuzkoan 828 eta Araban 304. Bestalde, 80 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.


2008ko bigarren hiruhileko horretako 2.835 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.760 gizonezko eta 2.768 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.541 senarrentzat (%92,1), lehen ezkontza izan zen; 15 alargun eta 204 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.569 (%92,8) izan ziren; alargunak, 13; eta dibortziatuak, 186.



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %75,4k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %61,7k. Proportzio horiek 2007ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%73,9 eta %58,1 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.



1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua

Oinarria 100=b.b.

Iturria: EUSTAT





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004860_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali