2008-11-21ko prentsa oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2008KO URRIA



Bidaiarien sarrerak %2 gutxitu dira 2008ko urrian



Gaualdiak %1 jaitsi dira



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko urrian, 178.234 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 3.000 sarrera gutxiago aurreko urteko hilabete beraren aldean. Horrenbestez, %2ko jaitsiera eman da. Bidaiari-sarrerek %6ko beherakada izan dute Araban eta Bizkaian. Gipuzkoan, aldiz, %6 gehitu dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatutik datozen bidaiarien sarrerek ez dute inolako aldaketarik jasan (%0) 2007ko urriaren aldean. Estatutik datozen bidaiarien kopurua jaitsi egin da Araban (-%7) eta Bizkaian (-%1); Gipuzkoan, ordea, igo egin da (%5). Atzerriko bidaiarien kopuruak ere behera egin du bai Araban (-%4), bai Bizkaian (-%15), baina Gipuzkoan gehitu egin dira (%7). Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan %6ko jaitsiera globala eman da.


Estatutik datozen bidaiarien artean, ugaritu egin dira Kantabriatik, Gaztela eta Leondik, Valentziako Erkidegotik, Galiziatik eta Nafarroatik datozenak, besteak beste. Aitzitik, gutxitu egin dira batez ere Asturias, Madril eta Kataluniatik datozenak. Atzerriko bidaiarien artean, Alemaniatik, Austriatik, Greziatik, Suediatik eta Europa ekialdeko herrialdeetatik etorri direnen kopurua igo da. Portugal, Italia, Belgika, Irlanda eta Erresuma Batutik etorritako bidaiarien kopurua, aldiz, gutxitu egin da, besteak beste.


336.511 gaualdi erregistratu dira 2008ko urrian. Beraz, %1eko jaitsiera izan da aurreko urteko urriaren aldean, hau da, 2.000 gaualdi gutxiago izan dira. Gaualdiek urte arteko eboluzio negatiboa izan dute Bizkaian (-%2), baina Araban eta Gipuzkoan %1 gehitu dira.


Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko urriko 1,87 egunetik aurtengo urriko 1,89 egunera luzatu da Euskal Autonomia Erkidego osoa aintzat hartuta. Araban 1,70 egunetik 1,82 egunetara hazi da, Bizkaian 1,81etik 1,88ra. Aitzitik, Gipuzkoan 2007ko urriko batez besteko egonaldian igarotako 2,02 egunetatik aurtengo 1,92 egunera igaro da.

Plazen betetze-mailak %3 egin du behera, 2007ko urriko %47,08tik aurtengo urriko %45,53ra, hain zuzen. 2007ko urrian, plazen betetze-maila %42,33koa izan zen Araban, eta 2008ko urrikoa oso antzekoa izan zen, %42,48koa, alegia. Bizkaian. aldiz, 2007ko urriko %47,82tik aurtengo urriko %44,93ra igaro zen. Gipuzkoan zertxobait behera egin zuen, pasa den urteko %47,98tik 2008ko urriko %47,42ra igaroz. Gelen betetze-mailak, ordea, ez du aldaketarik jasan Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta ezberdintasunak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian ez da aldaketarik izan, Araban %3 egin du behera, eta Gipuzkoan, %1 baino zertxobait gehiago jaitsi da.

Nekazalturismoa: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (-%4) eta gaualdiak (-%5)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.062 bidaiari-sarrera erregistratu dira urrian. %4 gutxiago aurreko urteko hilabete beraren aldean: %3 igo dira Bizkaian, eta jaitsi Araban zein Gipuzkoan, %15 eta %4, hurrenez hurren. Estatutik datozen bisitarien kopurua %5 urritu egin da Euskal AEn: Bizkaian ez da aldaketarik jazo (%0), eta gutxitu egin dira Araban (-%15) eta Gipuzkoan (-%5). Atzerritik datozenen kopurua %12 igo egin da Euskal AEn: gehitu egin da Bizkaian (%41) eta Gipuzkoan (%1); Araban, aldiz, jaitsi egin da (-%3).


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan 21.210 gaualdi zenbatu dira urrian, %5 gutxiago aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urte arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Bizkaian (%3); Araban eta Gipuzkoan, aldiz, negatiboa izan da, (-%14) eta (-%7), hurrenez hurren.


Batez besteko egonaldia murriztu egin da Euskal AEn 2007ko urriaren aldean, pasa den urteko 2,38 egunetatik aurtengo urriko 2,34 egunetara igaroz.



1.Taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea

Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Fax +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %2 gutxitu dira 2008ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004848_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali