2008/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2008KO IRAILA



Bidaiarien sarrerak %4 jaitsi ziren 2008ko irailean



Estatuko bidaiariak %1 gehitu dira, jaitsiera-segidako sei hilabete bukaraziz



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2008ko irailean 186.950 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 7.000 sarrera gutxiago, hots, %4 gutxiago. Bidaiarien sarrerak %7 jaitsi ziren Araban; %3 Bizkaian eta %3, baita ere, Gipuzkoan, 2007ko hilabete beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %1eko igoera dago 2007ko irailaren aldean. Gutxiago etorri dira Bizkaira (%-3), lehengoan bezalaxe Gipuzkoara (%0) eta gehitu Araban (%15). Hiru lurralde historikoetan jaitsi ziren bidaiari atzerritarren sarrerak: Araban (%-42), Gipuzkoan (%-7) eta Bizkaian (%-3).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Asturias, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Nafarroatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, berriz, Kanariarretatik, Madrildik eta Kataluniatik etorritakoak, batez ere. Atzerritarren artean, igo egin ziren Herbehereetatik, Greziatik, Luxenburgotik eta Portugaldik etorritakoak; jaitsi egin ziren besteak beste, Alemania, Belgika, Irlanda eta Erresuma Batutik etorritakoak.


2008ko irailean erregistraturiko gaualdiak 356.133 dira, hau da, iazkoaren aldean %5eko jaitsiera, alegia, 18.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %-4, Gipuzkoan %-5, eta Araban %-8.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2007ko iraileko 1,93 egunetik aurtengo 1,90 egunera pasa da. Araban 1,75 egunetik 1,74ra jaitsi da; Bizkaian 1,83tik 1,82ra eta Gipuzkoan 2,12tik 2,07ra.

Plazakako betetze-maila %8 jaitsi eta iazko iraileko %51,72tik aurtengo %47,76ra pasa da. Gelakako betetze-maila ere %9an jaitsi da; bi betetze-mailek negatiboki eragin diete hiru herrialdeei intentsitate ezberdineko jaitsierak izan dituztelarik.

Nekazalturismoa: Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%6) eta gaualdiak (%7)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 10.676 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den irailean, aurreko urteko hil berean baino %6 gehiago: %28 gehitu ziren Araban, eta %2 bai Gipuzkoan, bai Bizkaian. Estatutik Euskal AEra etorritako bidaiarien kopurua guztira %2 gehitu da: Araban %23 gehitu da, baina Bizkaian (%-5) eta Gipuzkoan (%-1) gutxitu egin da. Euskal AEn %38 atzerritar gehiago izan da, hiru herrialdeetan ugaritu direlarik: Araban %136, Bizkaian %38 eta Gipuzkoan %24.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 30.032 izan dira irailean, 2007ko hil berean baino %7 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%16) eta Gipuzkoan (%9), baina negatiboa Bizkaian (%-2).


Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin da Euskal AE osoan, 2007ko irailaren aldean: duela urtebete 2,79 egun; eta azken honetan 2,81.



1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %4 jaitsi ziren 2008ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEPTIEMBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004834_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali