2008/12/22ko prentsa-agiria

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2008KO AZAROA



Bidaiarien sarrerak %8 gutxitu dira 2008ko azaroan



Gaualdiak %10 jaitsi dira



Eustatek eskainitako datuen arabera, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 148.209 bidaiari-sarrera erregistratu dira 2008ko azaroan, aurreko urteko hilabete berean baino 13.500 sarrera inguru gutxiago; beraz, %8ko jaitsiera gertatu da. Bidaiarien sarrerak %8 jaitsi dira Araban, %6 Bizkaian eta %12 Gipuzkoan, aurreko urteko hilabete beraren aldean.


Estatuko bidaiarien sarrerak %7 jaitsi dira 2007ko urriarekin alderatuz. Estatuko bidaiariek atzera egin dute hiru lurraldeetan: Araban %7 gutxitu dira, Bizkaian %1 eta Gipuzkoan %13 gutxitu dira. Bidaiari atzerritarrak ere gutxitu egin dira hiru lurraldeetan: Araban %10, Bizkaian %19 eta Gipuzkoan %8. Ondorioz, %14ko jaitsiera gertatu da orokorrean Euskal AEan.


Estatuko bidaiarietan Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leonetik datozenetan igoera gertatu da; nagusiki Galizia, Madril eta Kataluniatik datozenak gutxituz. Atzerritarrei dagokienez, Iberoamerikatik eta Danimarkatik datozenak ugaritu egin dira; Frantzia, Alemania, Portugal eta Erresuma Batutik datozenak, aldiz, gutxitu egin dira.


2008ko azaroan 273.596 gaualdi erregistratu dira; beraz, aurreko urteko hilabete beraren aldean %10eko jaitsiera gertatu da, 30.000 gaualdi gutxiago, alegia. Gaualdiek urte arteko garapen negatiboa izan dute Araba (-%11), Bizkaia (-%4) eta Gipuzkoan (-%16).


Euskal AEan osotara hartuta egonaldiaren batez besteko iraupena iazko azaroko 1,88 egunetik joan den azaroko 1,85era igaro da. Araban 1,86tik 1,81 egunera gutxitu da; Bizkaian 1,77tik 1,79 egunera igo da; eta Gipuzkoaren kasuan 2007ko azaroko batez besteko 2,03 egunetik joan den azaroko 1,93 egunera gutxitu da.


Plazen betetze-mailak %14ko jaitsiera jasan du, iazko azaroko %44,70etik aurtengo azaroko %38,39ra igaroz. Araban 2007ko azaroko %41,56ko plazen betetze-mailatik 2008ko azaroko %35,16ra igaro da. Bizkaian 2007ko azaroko %43,91tik joan den azaroko %39,50era jaitsi da. Gipuzkoan ere behera egin du, iazko %46,86tik 2008ko azaroko %38,30era igaroz. Gelen betetze-mailak ere behera egin du, bai Euskal AEko osorako (-%12) eta bai Araba (-%10), Bizkaia (-%9) eta Gipuzkoarako (-%16) ere.

Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gora egin du (%6) eta gaualdiek behera gin dute (-%7)


Aurtengo azaroan 7.660 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko nekazal turismoko establezimenduetan, aurreko urtean baino %6 gehiago; Gipuzkoan %17 egin du gora eta Araban %4 eta Bizkaian %1 egin du behera. Estatuko bisitariek %8 egin dute gora Euskal AE mailan: Gipuzkoan igo egin dira (%24) eta Araban %4 eta Bizkaian %2 jaitsi egin dira. Atzerritarren agerpenak %18 egin du behera Euskal AEan osotara hartuta; Araban (%15) eta Bizkaian (%25) kopuruak gora egin du, eta Gipuzkoan, aldiz, behera (-%43).


Euskal AEko nekazalturismoetan egindako gaualdiak 17.928 izan dira azaroan; beraz, iazko hilabete beraren aldean %7ko jaitsiera gertatu da. Urte arteko hazkunde-tasa positiboa izan da Bizkaian (4%); Araban (-%20) eta Gipuzkoan (-%9), aldiz, negatiboa izan da.


Bidaiariko batez besteko egonaldia jaitsi egin da Euskal AEan osotara hartuta 2007ko azaroarekin alderatuz; duela urte beteko 2,68 egunetik azken azaro honetako 2,34ra igaroz.


1. Taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlfa: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlfa:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-agiriak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %8 gutxitu dira 2008ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/12/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004895_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali