2008/10/20eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2008ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko biztanleria okupatua 600 pertsonatan gehitu da eta langabezia-tasak %3,5ean dirau 2008ko hirugarren hiruhilekoan


Industri sektorea izan da giltza enplegu garbien sorreran urteko hirugarren hiruhilekoan



Euskal AEko lan-merkatuaren 2008ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, 971.400 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 600 gehiago, %+0,1, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasak %3,5ean iraun du; aurreko hiruhilekoaren aldean aldaketarik ez.


Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasak lehengoan dirau eta %55,1ean segitzen du 2008ko hirugarren hiruhilekoan.


Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-igotzeak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gehiago dira; emakumeen kasuan 300 gutxiago. Herrialdeka Araban enplegu garbiak +3.200 dira, eta +600 Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, -3.100.


Industrian enplegu garbiak sortzeak gainerako sektoreetako galerak berdindu ditu


Industriak 7.800 enplegu garbi sortu ditu 2008ko hirugarren hiruhileko honetan, ondoko galerak konpentsatuz: eraikuntza -5.500; zerbitzuak -1.500; nekazaritza -200.


Landunen tasa, hau da, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %67,9koa izan da, hots, hiru hilabete lehenago baino puntu hamarren bat gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %76,6koa da eta emakumezkoentzat, berriz, %58,9koa.


Lurraldeka, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak lortu zuen, %70,5, aurreko hiruhilekoaren aldean bi hamarren gehiago; ondoren Arabak %69,9koa (ehuneko 1,5 puntu gehiago), eta baxuena Bizkaiak, %65,7koa, puntu erdia gutxiago lehengo hiruhilekoaren aldean.


Soldatakoen kopuruak gora egin du eta autonomoenak behera


2008ko hirugarren hiruhilekoan soldatako pertsonak 809.400 dira, orain hiru hilabete baino 7.100 gehiago; autonomoak 6.400 gutxiago dira. Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 6.400etan igo da, 624.800 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 800 gehiago dira, 184.600 guztira.




Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Iturria: Eustat


Euskal AEn zenbatetsitako 828.600 familia-etxeetako herenak ez du pertsona aktiborik. 10etik sei baino gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.400 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 9.900 dira (guztirakoaren %1,2), aurreko hiruhilekoan baino 900 gutxiago.


Euskal AEko langabezia tasak %3,5ean dirau


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak urteko hirugarren hiruhilekoan 35.500 direla zenbatetsi da. Gizonezko langabeen kolektiboak 18.900 lagun hartzen ditu, 900 gutxiago. Emakumezkoen artean, 900 gehiago daude hirugarren hiruhilekoan, orain guztira 16.600 dira.


2008ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasak berdin dirau aurreko hiruhilekoaren aldean; %3,5ekoa da, Gizonen langabezia %3,3ra jaitsi da (ehuneko 0,2 puntu gutxiago), eta emakumeena bi puntu hamarren gehitu da, %3,8 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %9,2, puntuko zazpi hamarren jaitsi delarik; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 5.800 gazte aktibo daude langabezian.


Lurraldeka, Bizkaian, 23.800 langabe daude; kopurua 1.100etan hazi da; langabeziatasa %4,5 da, altuena. Gipuzkoan %3ko tasa dugu; langabe kopuruan 100 pertsona gehiago, 9.800 guztira. Araban 1.900 langabetu eta tasarik baxuena oraindik ere (%1,3).


Euskal AEko langabezia-tasa, 2008ko hirugarren hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko lau puntu txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2008ko abuztuan, eremu horretan, langabezia-tasa %7,5ekoa izan zen. Europar Batasuneko tasa, 2008an berau osatzen duten 27 herrialdeak kontuan hartuta, %6,9koa da.




Azken urtean biztanleria landuna hazi egin da industria, zerbitzu eta lehen sektorean; murriztu egin da eraikuntzan.


Biztanleria landunak gora egin du azken hamabi hilabeteetan. 2008ko hirugarren hiruhilekoan, 2007koaren aldean, 1.300 pertsona gehiago, %+0,1. Igotze hau hiru herrialdeetatik bitan izan da; 2.900 lanpostu garbi sortu dira Araban eta 2.200 Gipuzkoan. Bizkaiak 3.900 galdu ditu. Sektoreka, industriak sortu ditu lanposturik gehien, +5.900; ondoren zerbitzuak datoz, +2.000 enplegu garbirekin; lehen sektorean, +300. Eraikuntzan 6.900 lanpostu galdu dira azken urtean.


Azken hamabi hiletan okupazio-tasan ehuneko 1,6 puntuko igoera izan zen emakumezkoentzat; eta, aldiz, gizonezkoena 1,2 jaitsi zen. Araban okupazio-tasa, urte arteko erkaketan, ehuneko puntu bat hazi da. Gipuzkoan puntuko sei hamarren gehiago eta Bizkaian hiru hamarren gutxiago.


Azken urtean behin-behineko soldatakoen kopurua 4.800etan gutxitu da, eta kontratu mugagabea dutenena 12.300etan handitu. Beraz, nabarmentzekoa da kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruaren pitinkako hazkundea; izan ere, 2008ko hirugarren hiruhilekoan guztirakoaren %77,2 dira; orain urtebete %76,4.


Euskal AEn langabezia-tasa lau puntu hamarren igo zen azken urtean


Langabezia-tasa ehuneko lau puntu hamarren igo da azken urtean (%3,1etik %3,5era). 4.700 pertsona gehiago izan ditugu langabezian Euskal AEn urtean zehar. Bizkaian langabezia-tasa 0,9 puntuz hazi da; Gipuzkoan 0,4 puntuz. Araban 0,9 puntuz jaitsi da azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

+*p.p.+ = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
+Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria okupatua 600 pertsonatan gehitu da eta langabezia-tasak %3,5ean dirau 2008ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004830_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali