HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2008/12/09ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2008KO 3. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %13,8 hazi ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan



Inportazioak %20,0 nominal batez gehitu ziren aldi berean


Euskal AEko esportazioak %13,8 nominal batez hazi ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Guztirakoa 4.940 milioi eurora iritsi zen, iazko 4.343 milioien aldean. Hirugarren hiruhilekoko hazkunde honekin, 2008ko lehen bederatzi hiletako tasa metatua %12,9 da


Guztizko inportazioak %20,0 igo eta 5.354 milioi eurora iritsi ziren hirugarren hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik aintzat hartuz gero, hauen bilakaera neurritsuagoa izan da, %6,4, uztailetik irailera. Lehen bederatzi hiletako inportazioen metatuak %18,3ko hazkundea du, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta %6,1ekoa inportazio ez-energetikoetan.


Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2007ko eta 2008ko hirugarren hiruhilekoak. Milaka eurotan.

Iturria: Eustat

Hirugarren hiruhilekoko kanpo-merkataritzak 414 milioiko defizita izan zuen eta, ondorioz, esportazioek inportazioekiko zuten estaldura-tasa %92,3ra jaitsi zen. Halere, inportatutako eta esportatutako produktu energetikoak bazter utzita, merkatal saldo ez-energetikoak 1.236 milioiko superabita du, 2007ko hirugarren hiruhilekoan baino 375 gehiago. Horren ondorioz, esportazioek inportazioen (denak ez-energetikoak) gainean duten estaldura-tasa igo egin da 2007ko hirugarren hiruhilekoko %128,3tik aurtengo %138,1era.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %8,7 hazi ziren 2007ko lehen hiruhilekoaren aldean. Nabarmentzekoak dira bai bolumen, bai urte arteko hazkundeagatik ondokoetara eginak: Frantzia (%23,6), Alemania (%12,4), Portugal (%9,3) eta Belgika (%9,0); beheraka dauzkagu Erresuma Batua (%-8,0) eta Herbehereak (%-19,0). Nabarmen hazi dira AEBetarako (%26,1) eta Japoniarako (%76,9) esportazioak; jaitsi egin dira Mexikorakoak (%-24,9).


Europar Batasunetik datozen inportazioak %3,8 hazi dira. Produktu energetikoen hornitzaile diren herrialdeetatik (Errusia eta Irandik, batez ere) datozenak, aldiz, %40ren gainetik igo dira.


Euskal AE osotara hartuta, bolumen handieneko muga-zergen sekzioek eragin zuten hiruhileko horretako esportazioen bilakaera positiboan, batez ere Metalak eta beren manufakturak, zeinen salmentak %41,2 hazi diren atzerrian, eta Material elektrikoa, %9,7. Garrantzitsuak dira, baita ere Produktu Mineralen (%6,0) eta Plastiko eta kautxuaren (%11,6) hazkundeak. Kontrako norabidetik jo du Garraio Materialaren muga-zergen sekzioak, %-7z murriztu baita. Inportazioen atalean, Metalak eta euren manufakturak %20,5 igo ziren, eta Produktu mineralak %49,3; baina Garraio-materiala %28,8 jaitsi zen.


Esportazio-hazkunderik handiena Gipuzkoan gertatu da. Hazkundea %15,9 izan da hirugarren hiruhilekoan eta %12,5 2008ko lehenengo bederatzi hiletan. Metalak eta beren manufakturek (%56,1) eta Material elektrikoak (%18,4) dute “errua”; Garraio materialean %-19,4ko jaitsiera dago. Gipuzkoako inportazioak %9,5 hazi dira hirugarren hiruhilekoan, Metalak eta beren manufakturak (%33,2) nabarmentzen direlarik.


Bizkaiko esportazioek %15,3ko igoera izan dute urteko hirugarren hiruhilekoan, 2008ko lehen bederatzi hiletan hazkunde tasa horri eusten zaiolarik (%15,7). Hiruhileko honetako muga-zergen sekziorik aktiboenak ondokoak izan dira: Metalak eta beren manufakturak %31,3; Material elektrikoa %19,4; Plastikoa eta kautxua %13,6; Produktu mineralak %6,0; . Inportazio hazkunderik handiena Bizkaian izan da, %29,7; batez ere Produktu mineral eta energetikoengatik (%50,8).


Arabako esportazioak, uztail, abuztu eta irailekoak, %8,4 hazi dira 2007ko aldi beraren aldean; 2008ko lehen bederatzi hiletakoaren (%9,3) zertxobait azpitik Arabako esportazioen hazkundea apalena izan da; izan ere, jaitsi egin dira Garraio materialenak (%-6,9), eskualdeko esportazioen %40 inguru izanik. Metalak eta beren manufakturetan (%41,7) eta Material elektrikoan (%12,9) hobeak dira datuak. Araban %-4,5eko jaitsiera dago hiruhilekoko inportazioetan; batez ere Garraio materialagatik (%-46,5).

Euskal AEko kanpo-merkataritza. (Joera)

Iturria: Eustat






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
+Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %13,8 hazi ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/12/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004861_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali