2008/11/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO IRAILA


Euskal AEko industri jarduera %3,8 jaitsi zen 2008ko irailean


2008ko lehenengo bederatzi hilabeteetako bilakaerak %0,3ko jaitsiera izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko irailean %3,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %2,2 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko abuztuarekin alderatuta.


2008ko lehen bederatzi hiletako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %0,3ko murrizketa metatuarekin itxi da, aurreko urteko lehen bederatzi hilen aldean.


1. grafikoa: Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiru hileroko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2008ko iraileko indizearen bilakaera Energian (%9,5) bakarrik hazi da , 2007ko irailaren aldean. Bitarteko ondasunek %-4,0ko jaitsiera izan dute; Ekipoko ondasunek %-4,5ekoa; eta Kontsumoko ondasunek %-10,1, Kontsumo iraunkorreko (%-19,6) eta ez-iraunkorreko (%-5,7) ondasunen jaitsieragatik.


Hona hemen 2008ko iraileko hil arteko aldakuntzak 2008ko abuztuaren aldean: Ekipoko ondasunek %-6,2ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-1,5; eta Kontsumoko ondasunek %-2,2, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-11,8), ez-iraunkorrekoak %1,8 igo baitziren. Energia %0,5 igo zen.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %7,9 jaitsi da, Gipuzkoan %5,1 eta Bizkaian %0,7.


Hil arteko tasak, 2008ko iraila abuztuaren aldean, negatiboak izan dira, baita ere, hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %3,6 jaitsi dira, Araban %2,6, eta Bizkaian %0,8.


Taula: 2008ko IRAILA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)


(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,8 jaitsi zen 2008ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004842_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali