2008/12/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2008ko URRIA


Euskal AEko industri jarduera %5,2 jaitsi zen 2008ko urrian


2008ko lehenengo hamar hilabeteetako bilakaerak %0,8ko jaitsiera izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko urrian %-5,2 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2007ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, %-0,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko irailarekin alderatuta.


2008ko lehen hamar hiletako balantzea Industri Produkzioaren Indizearen %-0,8ko murrizketa metatuarekin itxi da, aurreko urteko lehen hamar hilen aldean.


1. grafikoa: Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiru hileroko hazkunde zuzendua

(*) 2008ko urriko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreka eta industri sektore handien sailkapenaren arabera, 2008ko urriko indizearen bilakaerak hazkundeak izan zituen Energian (%8,0) eta Ekipoko ondasunetan (%1,3), 2007ko urriaren aldean. Tarteko ondasunek %-11ko jaitsiera izan dute; Kontsumoko ondasunek %-6,7koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen (%-18,8), eta ez-iraunkorrekoen (%-1,2) jaitsierengatik.


Hona hemen 2008ko urriko hil arteko aldakuntzak 2008ko irailaren aldean: Ekipoko ondasunek %3,1eko igoera izan dute; Kontsumoko ondasunek %2,0koa, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen igoeragatik (%3,1), iraunkorrekoak %-1,0 jaitsi baitziren. Bitarteko ondasunak %-3,0 jaitsi ziren eta Energia %-4,3.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-1,4 jaitsi da, Bizkaian %-4,1 eta Gipuzkoan %-8,4.


Hil arteko tasak, 2008ko urria irailaren aldean, negatiboak izan dira Bizkaian (%-1,6) eta Gipuzkoan (%-1,5); Araban positiboa, %2,9.


Taula: 2008ko URRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzio Indizearen aldaketa-tasak (%)


(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %5,2 jaitsi zen 2008ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2008/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004857_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali