2008-11-07ko prentsa oharra


TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2008ko hirugarren hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako sektoreko salmentek %2,6ko igoera izan dute 2008ko hirugarren hiruhilekoan



Merkataritza ez-espezializatuaren salmentek urte arteko %3,1eko hazkundea izan dute, eta espezializatuaren salmentek, aldiz, %2,3koa.


Eustaten arabera, eta lan-egutegi homogeneoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %2,6 igo dira, balio nominaletan, 2008ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko ekitaldiko hiruhileko berarekin alderatuta. Urte arteko hazkunde nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %0,2koa da, balio errealetan.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako barne-merkataritzako salmentek, desestazionalizatu ondoren, %1,4ko igoera izan dute, balio nominaletan, eta %0,9koa balio finkoetan.


Urte arteko zuzenduta hazkunde-tasa errealak. Euskal AE


Iturria: EUSTAT



Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %2,3 igo dira 2008ko hirugarren hiruhilekoan, 2007ko aldi beraren aldean. Hazkunde nominala %0,9ko hazkunde-tasa bihurtu da, balio errealetan.


Txikizkako merkataritza ez-espezializatuak %3,1eko igoera jasan du urte honetako hirugarren hiruhilekoan, balio nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza -%1,8koa izan da 2007ko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren eremuan, pertsonaren ekipamendu sektoreak izan du urte arteko hazkunde-tasa handiena, izan ere, %7,4ko hazkunde nominala jasan du, %7,5ekoa, balio errealetan. Elikagaiak sektoreak ere %2,6ko gehikuntza izan du balio nominaletan, -%2,1eko tasa negatiboa, balio errealetan. Bestelako kontsumo-ondasunak alorrean, produktuen salmentak %1,8 igo dira euro arruntetan, %0,4ko hazkundea lortuz, balio errealetan. Bestalde, Etxeko ekipamendua alorrean, produktuek %3,9ko beherakada jasan dute, %6,3ko jaitsiera, balio errealetan.


Txikizkako merkataritza ez-espezializatuan, elikagaiak sektoreak %4,2ko hazkundea izan du, balio nominaletan, baina %1,3ko jaitsiera izan du, balio errealetan. Txikizkako merkataritza ez-espezializatuan, gainontzeko produktuetan %2,9ko jaitsiera eman da balio nominaletan, %5,5ekoa balio errealetan.


Pasa den urteko hiruhileko beraren aldean, Bizkaiko txikizkako barne-merkataritzak %3,4ko hazkundea izan du, balio nominaletan, 2008ko hirugarren hiruhilekoan. Balio finkoetan eman den hazkundea %1,1ekoa izan da. Gipuzkoako salmentek %2,2 egin dute gora balio nominaletan, eta %0,3 jaitsi egin dira, balio errealetan. Arabako salmentek %0,4 egin dute behera balio nominaletan, eta %2,0 jaitsi egin dira, balio errealetan.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, datuak desestazionalizatu ondoren, txikizkako barne-merkataritzako salmentak %3,3 igo dira Araban, %1,5 Bizkaian eta %0,3 Gipuzkoan.


Txikizkako merkataritzako sektorean enplegu-tasa %0,4 igo da, 2008ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Bizkaian %0,6 hazi egin da, Gipuzkoan %0,2 eta Araban ez da aldaketarik izan.





Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako sektoreko salmentek %2,6ko igoera izan dute 2008ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/11/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004843_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali