HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal enpresen tamainaren...

2008/11/28ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA –IGI- Enpresak 2008.urtea


Euskal enpresen tamainaren arabera informazio-teknologiako ekipamenduetan zegoen aldea murriztuz doa berriz ere 2008an


Enpresen %66,4k Interneteko sarbidea dauka, eta horien artean, %42,6k Web orrialdea du.



Euskal enpresetako IKTak –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak– haziz doaz 2008ko hasieran, Eustaten datuen arabera. Nolanahi ere, egun tamaina txikieneko establezimenduek lortu dituzte hazkunde nabarmenenak ehunekoetan. Izan ere, tamaina handieneko enpresak hornikuntza-maila maximora heltzeko zorian daude jadanik.


Establezimendu txikienetan (0-9 lankide), IKT teknologia hornikuntzak %5eko igoera izan du batez beste azken urte honetan: Aitzitik, %1 igo da gutxi gorabehera 10 lankide edo gehiagoko enpresetan. Horren ondorioz, IKT hornikuntzari dagokionez, enpresa handien eta txikien artean dagoen aldea gero eta txikiagoa da. Beraz, une hauetan enpresa handien aldeko ezberdintasunak ez dira horrenbestekoak izaten ari.


1.grafikoa: IKT ekipamenduen bilakaera euskal enpresetan. (%)

Iturria: Eustat

Gaur egun, ondokoak dira enpresa txikienek dituzten IKT ekipamenduak: %27,3k Web orrialdea dauka, %78,3k telefono mugikorra, %73,0k ordenagailua darabil, %64,2k Interneteko sarbidea du eta %61,0k posta elektronikoa dauka.


Establezimendu guztiak aintzat hartuta, %74,8k ordenagailua darabil, azken urtean 4,1 puntuko hazkundea izan ondoren; %66,4k Interneteko sarbidea du, 4,8 puntu egin baititu gora; egun, enpresa guztiak kontuan hartuta, %63,4k helbide elektronikoa dauka, 5,9 puntu igo ostean. Bestalde, establezimenduen %79,2k telefono mugikorra dauka 3,4 puntu hazi ondoren, eta oraindik ere gehien ezartzen den ekipamendua da.


10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan ere hobekuntza izaten da IKT ekipamenduetan, txikietan baino erritmo motelagoz gertatzen bada ere.


10 enplegatu edo gehiago dituzten establezimenduen batez bestekoa honakoa da: %68,5ek Web orrialdea dauka, %98,2k ordenagailua darabil, %91,5ek telefono mugikorra du, %94,4k Interneteko sarbidea dauka eta %95,7k helbide elektronikoa.


Horrez gain, ezberdintasunak oso nabariak ez izan arren, nabarmendu beharra dago Arabako establezimenduetan izaten direla ordenagailu, telefono mugikor eta Web orrialde gehiago; Gipuzkoan, helbide elektronikoa eta Internet dira gehien erabiltzen diren ekipamenduak. Bizkaian, aldiz, teknologia hornikuntza-maila zertxobait baxuagoa da.



1. taula: IKT ekipamenduak darabiltzaten establezimenduak, eskualdearen eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2008 urtea.

* Aurreko urtearekiko aldea, ehuneko-puntuetan.

Iturria: Eustat


Teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak bere horretan jarraitzen du, zertxobait haziz doan arren. Horrela, enplegatuen %60,5ek ordenagailua darabil, eta %49,5ek helbide elektronikoa izateaz gain, Interneteko sarbidea du.


Nabarmendu behar da teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoak, bai enpresa txikietan, bai handietan oso antzekoak direla. Izan ere, enpresa txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera. Bizkaiak dauka teknologia hauek erabiltzen dituzten enplegatuen ehuneko handiena, ondoren Gipuzkoa eta Araba doaz, hurrenez hurren.

2. taula: IKT ekipamenduak darabiltzaten enplegatuak, eskualdearen eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2008 urtea.


Iturria: Eustat


Euskal enpresen Interneteko sarbidea ADSL lerroen bidez egiten da nagusiki


Interneteko sarbidea duten euskal enpresen kopurua handituz doa urtetik urtera, kopuru osoaren %66,4 ordezkatzen dutela, aurreko urtearen aldean 4,8 puntuko igoera izan ondoren. Halaber, Interneteko sarbide nagusiak ADSL lerroen bidez izaten jarraitzen du, eta haziz doa etengabe. Dagoeneko sarbidea duten enpresa guztien %85,9 ordezkatzen dute.


Bestelako bideen ehunekoak askoz ere txikiagoak dira. Zehazki, %19,8k modema erabiltzen du, %13,8k kable bidezko konexioa, %11,4k konexio mugikorra, %6,2k RDSI lerroak darabil, eta %1,5ek beste konexio finkoak batzuk erabiltzen ditu.


3. taula: Interneteko sarbidea duten establezimenduak eta sarbide-motak. (%)


(*) 2008tik aurrera Kable bidezkoa Bestelakoetatik aparte dago.

Iturria: Eustat


10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, %94,4k badu Interneteko sarbidea, eta ADSL lerroak dira erabilitako sarbide-mota nagusiak %90,7ko erabilpenarekin. Horren atzetik, eta distantzia nabarmenean, konexio mugikorrak (%19,6), kablea (%16,0), modema (%11,7), RDSI lerroak (%8,7) eta bestelako lerro finkoak (%2,5) ditugu.


Enpresek informazioa bilatzeko, banku-zerbitzuak edo finantzakoak lortzeko eta administrazioko izapideak egiteko erabiltzen dute Internet nagusiki.

10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %68,5ek Web orrialdea du Interneten


Gero eta enpresa gehiago dira Web orrialde baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz ohartzen direnak. Horrela, enpresa guztiak kontuan hartuta, enpresen %30,3 sarean agertu da azken urte honetan, 4,1 puntuko igoera izan ondoren. Aitzitik, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen artean %68,5 agertu da Interneten, 1,6 puntu hazi ondoren. Interneteko sarbidea duten enpresak aintzat hartzen baditugu soilik, ehunekoak gehitu egiten dira: %42,6 enpresa guztiak kontuan hartuta eta %70,4 10 edo gehiagokoetan.


Web orrialde horietan enpresari buruzko informazio orokorra lor daiteke; eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen artean dagoen harremana, informazio pribatutasunaren deklarazioa, saldu osteko zerbitzuak eta lan eskaintzak.


Orriotako sarbide hizkuntzetan gaztelania da nagusi (%98,5), euskara ondoren (%32,0), ingelesa (%29), eta bestelako hizkuntzak (%13,9).


10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %24,0k merkataritza elektronikoa egin zuen 2007an.


Pixkanaka bada ere, merkataritza elektronikoa haziz doa Euskadiko AEn. Euskal establezimenduen %15,3k merkataritza elektronikoa erabili zuen 2007an, aurreko urtearen aldean 2,5 puntuko igoera izan ostean. Zifra honetara heltzen da, nagusiki, %14,1ek bide elektronikoetatik erosketak egiten dituztelako, 2,7 puntuko hazkundea izanda. Neurri txikiagoan bada ere, erosketak egiteko bide hori erabiltzea erabaki dutenek ere eragina izan dute zifretan, %3,6k erabili du, hain zuzen, 0,7 puntu igo ondoren.


Zifra horiek altuagoak dira 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, izan ere, %24,0k sarearen bitartez edo beste sistema elektroniko batzuen bidez (EDI, datu elektronikoen trukaketa) erosketak edo salmentak egin dute, 3,6 puntu hazi ondoren. Segmentu honetan ere, kopuru guztiaren zatirik handiena etorri da erosketa elektronikoak egin dituztenen esku, %21,4, 3,7 puntu igo dira aurreko urtearen aldean; eta, neurri txikiagoan bada ere, bide berberetatik salmentak egin dituztenen esku, %7,8, 1,4 puntu hazi ondoren.




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea

Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen tamainaren arabera informazio-teknologiako ekipamenduetan zegoen aldea murriztuz doa berriz ere 2008an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2008
Eguneratze data : 
2008/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004853_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali