2008/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008KO IRAILA



Industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2008ko irailean


Industri prezioen urte arteko igoera (2008ko iraila, 2007koarekin alderatuta) % 10,1ekoa izan da.


2008ko irailean, Euskal AEko industri prezioak %-0,3 jaitsi ziren, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 10,1 hazi da.


Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko irailerainoko urte arteko hazkundea.

Iturria: Eustat


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2008ko irailean, energia elektrikoa, gasa eta ura (%2,4), ehungintza eta jantzigintza (%0,4), makineria (%0,2) eta kautxu eta plastikoa (%0,2), adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (% -3,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,7) metalgintza eta metalezko gaiak (%-0,5), beste manufakturak (%-0,3) eta ez-metalezko industria (% -0,2)


Urte arteko aldian (2008ko iraila, 2007koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%28,7),energia elektrikoa, gasa eta ura (%28,0), metalurgia eta metalezko gaiak (%11,3), metalezko eta ez-metalezko meak (%10,0), eta beste manufakturak (%5,9). Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten larrugintza eta zapatagintza (%0,1), ez-metalezko industria (%1,4), garraio-materiala (%1,7), material elektrikoa (%2,2), eta zurgintza (%2,2), sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %-1,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunen prezioak %-0,4; Kontsumo-ondasunenak %0,0, aldaketarik ez. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,0 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,1jaitsi dira. Bestalde, Ekipo-ondasunen prezioak %0,2 igo ziren.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %28,4 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %8,8, Ekipo-Ondasunenak %2,9, eta Kontsumo-Ondasunenak %4,5. Azken hauen artean, %4,9 igo dira Kontsumo-ondasun ez Iraunkorren prezioak eta %3,5 Kontsumo-ondasun Iraunkorrenak.


Iturria: EUSTAT





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2008ko irailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004835_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali