2008/12/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2008ko AZAROA



Industri prezioak %2,0 jaitsi ziren 2008ko azaroan


Industria-prezioen urte arteko igoera (2008ko azaroa, 2007koarekin alderatuta) %4,8koa izan zen


Eustatek landutako datuen arabera, 2008ko azaroan Euskal AEko industri prezioak %2,0 jaitsi ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,8an da.


Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera

(*) 2008ko azarora arteko urte arteko hazkundea.

Iturria: Eustat


Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2008ko azaroan, Metalezko eta ez-metalezko meak (%1,6), Industria kimikoa (%0,7), Material elektrikoa (%0,4) eta Ehungintza eta jantzigintza (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: Petrolioa fintzea (%-12,7), Metalgintza eta metalezko gaiak (%-2,4), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,2) eta Ez-metalezko industria (%-0,9).


Urte arteko aldian (2008ko azaroa, 2007koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: Energia elektrikoa, gasa eta ura (%22,2), Metalezko eta ez-metalezko meak (%13,9), Industria kimikoa (%6,8), Metalurgia eta metalezko gaiak (%6,4), Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten Petrolioa fintzea (%-6,1), Larrugintza eta zapatagintza (%-0,7), Ez-metalezko industria (%1,7), Zurgintza (%2,0), Garraio-materiala (%2,0), eta Material elektrikoa (%2,4), sektoreetako prezioek.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %-7,1 jaitsi dira, Bitarteko ondasunen prezioak %-1,6; Kontsumo-ondasunenak %0,0, aldaketarik ez. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan aldaketarik ez, %0,0, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,1 igo dira. Bestalde, Ekipo-ondasunen prezioak ere ez ziren aldatu (%0,0).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %6,6 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %5,5, Ekipo-Ondasunenak %2,8, eta Kontsumo-Ondasunenak %3,4. Azken hauen artean, %3,6 igo dira Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak, eta %3,3 Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak.


Iturria: EUSTAT






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %2,0 jaitsi ziren 2008ko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004896_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali