Prentsa oharra 2008/11/24

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2008KO URRIA



Industriako prezioek %1,5 egin dute behera 2008ko urrian


Industriako prezioen urte arteko igoera (2008ko urria 2007ko urriarekiko) %7,4 inguruan dago


Euskadiko A.E.ko industriako prezioak %1,5 jaitsi dira 2008ko urrian, Eustatek prestatutako datuen arabera. Datu horiekin, urriko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industriako prezioen gora-behera jasotzen duena, %7,4 inguruko hazkunde mailan kokatu da.


Euskadiko A.E.ko Industriako prezioen Indizeak izan duen bilakaera-portzentajeetan-

(*) Urte arteko hazkundea 2008ko urria

Iturria: Eustat


Sektorekako analisirik zehatzenak agerian uzten du 2008ko urrian inflaziorik handiena izan duten adarrak, aurreko hilabetearekiko, hauek izan direla: “Mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%1,7), “Industria kimikoa” (%0,8), “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,7) eta “Garraio materiala” (%0,6), besteak beste. Alderantziz, prezioetan jaitsiera handiena izan duten sektoreak hauek izan dira, besteak beste: “Petrolioa fintzea” (-%11,0), “Metalurgia eta artikulu metalikoak” (-%1,7), “Papera, edizioa eta arte grafikoak” (-%0,4) eta “beste manufaktura batzuk” (-0,3%).


Urte arteko aldian, 2008ko urria 2007ko urriarekiko, prezioen hazkunderik handiena adar hauetan gertatu da: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%26,1), “Petrolioa fintzea” (%12,8), “Mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%10,5), “Metalurgia eta artikulu metalikoak” (%7,6) eta “Industria kimikoa” (%6,5). Aldiz, jaitsiera edo hazkunde txikiagoa izan dute honako sektoreek: “Larru eta oinetakoen industria” (-%0,6), “Egurraren industria” (%1,9), “Garraio materiala” (%2,2), “Industria ez metalikoa” (%2,4) eta “Makineria” (%2,6).


Ondasunen noranzko ekonomikoaren sailkapenari segituz, urrian talde sektorial handiek prezioen eboluzio ezberdina izan dute. Energiaren prezioak %5,7 jaitsi dira, Bitarteko Ondasunenak %1,0 jaitsi, eta Kontsumo-ondasunak guztira %0,1 igo dira, izan ere Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %0,1 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak ez dira aldatu (%0,0). Ekipamendu-ondasunen prezioak %0,2 igo dira.


Ondasun multzo handi hauen prezioen eboluzioak agertzen du intentsitate ezberdinak egon direla urte arteko aldian. Energiari dagozkionak %18,8 igo dira, Bitarteko Ondasunenak %6,3, Ekipamendu-ondasunenak %3,1, eta Kontsumo- ondasunei dagokienak %3,8 igo dira. Azken hauetan, %3,9 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %3,5 Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Telefonoa:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankuak: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioek %1,5 egin dute behera 2008ko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004849_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali