HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak % 5,8 gehitu...

2008/12/12ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2008ko 2. hiruhilekoa




Jaiotzak % 5,8 gehitu ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan



5.423 haur jaio ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan eta erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan ziren



2008ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.423 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %5,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 811 haur jaio ziren, Bizkaian 2.764, eta Gipuzkoan 1.848.


Ezkontzaz kanpo jaiotakoek guztizkoaren %29,2 hartzen dute, eta 3,5 puntu igo dira 2007ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Araba (%32,7) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan duen lurralde bakarra. Bizkaian eta Gipuzkoan ehunekoak pixka bat txikiagoak dira, %28,9 eta %28,2 hurrenez hurren.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2008ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.930, lehenengo haurrak izan ziren; 2.084 (%38,4) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengoak %7,5era iritsi ziren. Gipuzkoan (%47), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%46) baino handiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan portzentaje hori ez zen gainditu, bi kasuetan %45,4 izan delarik.


Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago zituen


Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, oraindik ere nagusi da 3034 urteko amen taldea. Beraiek izan ziren, bigarren hiruhilekoan ere erditu zirenen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%27,6) eta 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6,5 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %4,8 ekarri zuen.


Ama ezkongabeen amatasun-adina ama izan direnen multzoarenaren azpitik dago; ama ezkongabeen %16,6 25 urtetik beherakoak baitziren, eta 25-29 urteen artekoak %23,2.

1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa


Iturria: EUSTAT


1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua

Oinarria 100 = b.b.

Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak % 5,8 gehitu ziren 2008ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2008
Eguneratze data : 
2008/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004867_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali