HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoaren...

2008/12/16ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2007 urtea


Merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak, euskal enpresetan, 6.395 milioi euro izan ziren 2007an, %13,3 hazi direlarik


2007an %20an hazi zen merkataritza elektronikoa egiten duten euskal enpresen kopurua


Euskal AEko merkataritza elektronikoak eutsi egiten dio hazteari, bai zifra ekonomikoetan, bai egiten duten enpresa kopuruan, Eustaten datuen arabera. 2007an sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (e-maila, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena 6.395,4 milioi eurora iritsi zen salmentetan, eta 3.102,4ra erosketetan.


Zifra horien arabera, 2006. urtearen aldean %13,3 gehitu ziren merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; erosketak, berriz, %17,2.


1. taula: Merkataritza elektroniko bidez egindako erosketak eta salmentak, lurraldearen, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera.

* Euroak, milioikotan

Iturria: Eustat


Balio absolutuetan, herrialdeka Bizkaia erosketetan eta Araba salmentetan nabarmentzen dira; jarduera adarren arabera industria eta zerbitzuak gailentzen zaizkigu erosketetan, eta salmentetan industria nabarmen gainerakoen artean. Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.


Merkataritza elektronikoa egiten duten enpresen portzentajea %15,3 da, 2007an %20 hazi delarik. Proportzio horren osagai nagusia erosketak egiten dituzten enpresak dira, %14,1; izan ere, salmentak egiten dituztenak askoz gutxiago dira, %3,6.


Zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoena erosketenaren oso gainetik dago, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak saltzen dutenak baino askoz gehiago dira.

2. taula: Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera %

(*) Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduetan, erosketa eta salmenta guztien gaineko erosketa eta salmenta elektronikoen batez besteko %

Iturria: Eustat


Egindako kalkuluen arabera, 29.500 bat dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egiten dituzten erosketek guztizko erosketen %20,7 hartzen dute eta salmentek guztizkoen %23,1.


Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen artean, %24k egiten dute merkataritza elektronikoa. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %21,4; izan ere, salmenta egileak %7,8 dira.


1. grafikoa: 2007ko salmenta elektronikoak, erabilitako bitartekoaren arabera (%)

Iturria: Eustat

Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, %41,6k web orritik egin du, %36,1ek posta elektroniko (e-mail) bidez eta %22,3k EDI eta beste sare batzuen bidez. Salmentak horrela egin dira : %57,8 EDI eta beste sare batzuen bidez, %21,2 e-mailez eta %21,0 web orriaren bidez Salmenta elektronikoak egiten dituzten enpresen %26,1ek on-line ordainketak jaso dituzte.

2007an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %89,4, zatirik askogatik handiena, beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %9,6 kontsumitzaile partikularrei saldu zitzaien (B2C) eta gainerako %1ak bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).


2. grafikoa: 2007ko salmenten helburua, bezero-motaren arabera (%)

Iturria: EUSTAT


Azkenik, lau enpresatatik hiruk (%75,9k) merkataritza elektronikoan parte hartzeko zailtasunak dituztela diote. %58k haien produktu eta zerbitzuak desegokitzat ditu Internet edo beste sare telematiko baten bidez saltzeko, eta %36k uste du bezeroak ez daudela behar bezain prestaturik bide horiek erabiltzeko. %33,7k uste du kobraketa eta ordainketen gaineko ziurtasun arazoak badirela oraindik, eta %33,4ren ustez merkatu hori arautzen duten legeen, entrega epeen eta edozein arazoren aurrean eskainitako bermeen gainean ziurgabetasun handia dago. %29,3k garapen eta mantentze-kostu handiak ikusten ditu, eta %28,3k plantilla txikia dela edo behar bezain prestatuta ez dagoela uste du.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
+Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak, euskal enpresetan, 6.395 milioi euro izan ziren 2007an, %13,3 hazi direlarik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2007
Eguneratze data : 
2008/12/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004868_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali