2008-12-29ko prentsa-oharra

IRAKASKUNTZA PRIBATUAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA, 2007. urtea


Ikastetxe pribatuek irakaskuntzan izan duten gastua %10,5 gehitu zen 2005-2007 denboraldian


Ikasle eta taldekako gastuak ere %10 inguru gehitu ziren


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuen gastu osoa 922 milioi eurokoa izan zen 2007. urtean; edo beste era batera esanda, 2005. urtearekin erkatuta gastu hori %10,5 gehitu zen.


2007ko ekitaldian, gastu arrunta (gastu osoaren %95,2koa) %12,4 gehitu zen; bestalde, inbertsioetarako gastua %16,9 murriztu zen. Gastu arrunt osoari dagokionez, irakaskuntzako gastua (guztirakoaren %90ekoa) %12,1 gehitu zen; zerbitzu osagarrien gastuak (batez ere jantokia eta garraioa) %13,6 gehitu ziren eta jarduera osagarriak %22.


Unibertsitate aurreko mailak dituzten zentroek egin zuten gastu handiena, %87,2; goi-mailako ikasketa zentroek %10eko gastua egin zuten eta irakaskuntza artistikoetarako zentroek %2,8koa. Aurreko biurtekoari dagokionez, unibertsitate aurreko mailetan ikasle kopurua mantendu zen eta gastua %10,7 gehitu zen; aitzitik, unibertsitate pribatuetan ikasle kopurua gutxitu zen (-%5,5) eta gastua %7 gehitu zen.


1. grafikoa. EAEko ikastetxe pribatuen irakaskuntzarako gastuaren bilakaera, ikasleen arabera (€)


Iturria: EUSTAT


ADIERAZLEAK


Aldi horretan, ikasle eta talde bakoitzeko gastuek antzeko joera izan zuten: antzeko gehikuntza izan zuten. Horrenbestez, aurreko biurtekoaren aldean, talde bakoitzeko ikasle kopurua mantendu egin zen. Zehazki, ikasle bakoitzeko gastua %10,1 gehitu zen eta talde bakoitzeko gastua %10,8.


2007. urtean, eskola-unitate edo talde bakoitzeko irakaskuntzaren kostuak 63.631 eta 78.020 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Erdi mailako irakaskuntzan kostu hauek izan ziren: 95.377 euro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), 92.809 euro Lanbide Heziketan (LH) eta 113.781 euro batxilergoan. Helduak hezteko unitatearen kostua (Helduen Hezkuntza) 42.177 eurokoa izan zen. Oro har, ratio txikienak ikastetxe erlijiosoenak izan ziren oraindik.


Ikasle bakoitzaren irakaskuntzarako kostuak 3.424 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan, 3.916 eurokoak lehen hezkuntzan, 4.853 eurokoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 5.151 eurokoak batxilergoan eta 5.874 eurokoak Lanbide Heziketan. Unibertsitatean ikasle bakoitzeko gastua 5.458 eurokoa izan zen eta 1.651 eurokoa Irakaskuntza Artistikoetan.


FINANTZAKETA


Ikastetxe pribatuen sarrera osoa 906 milioi eurokoa izan zen; horien %98,8 sarrera arruntetan eman zen eta %1,2 kapital sarreretan. Sarrera arruntaren %66 diru-laguntza publikoak izan ziren, %17,3 irakaskuntzako kuotak, %8,6 zerbitzu osagarrien kuotak eta %8,1 sarrera arruntaren gainerakoa.


Kuoten araberako sarrerari dagokionez, haur hezkuntzako lehenengo maila sisteman sartzeak kontzeptu horren gorakada eragin du; izan ere, kuoten araberako sarrera haur hezkuntzako sarrera osoaren %31ra heldu da.


Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuetan eskolako garraio eta jantokirako ikasle bakoitzeko batez besteko kuotak 548 eta 708 eurokoak izan ziren hurrenez hurren. Ikasle bakoitzeko irakaskuntzarako kuotak 544 eta 330 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan; 356 eurokoak DBHn, 582 eurokoak erdi mailako Lanbide Heziketan, 696 eurokoak goi mailako Lanbide Heziketan, 680 eurokoak Irakaskuntza Artistikoetan, 849 eurokoak batxilergoan eta 4.595 eurokoak unibertsitateko ikasketetan.


1. taula: Aldagai nagusien bilakaeraren laburpena


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ikastetxe pribatuek irakaskuntzan izan duten gastua %10,5 gehitu zen 2005-2007 denboraldian

Eragiketa : 
Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
Eragiketa kodea : 
042913
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DEL GASTO Y FINANCIACIÓN DE LA ENSEÑANZA PRIVADA 2007
Eguneratze data : 
2008/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004899_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali