2009/01/19ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2008ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko biztanleria landuna %1,6 gutxitu da eta langabezia-tasa %4,6an da 2008ko laugarren hiruhilekoan


Langabezia-tasa hau 27en Europako Batasunekoaren (%7,2) azpitik dago, ehuneko 2,6 puntuz, eta Espainiakoaren aldean (%13,4) ia hiru aldiz txikiagoa da


Euskal AEko lan-merkatuaren 2008ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, okupatuak 955.800 ziren, beraz, hiru hilabete lehenago baino 15.600 gutxiago, %-1,6, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %4,6ra igo da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,1 puntu gehiago.


Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %54,9ra jaitsi da 2008ko laugarren hiruhilekoan.


Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 14.900 gutxiago dira; emakumeen kasuan 800 gutxiago, besterik ez. Jaitsierak hiru herrialdeetan izan dira: Bizkaiak -6.400 enplegu garbi gutxiago ditu, Gipuzkoak -5.500 eta Arabak -3.700.


Enplegu garbien galerarik handienak industrian eta zerbitzuetan dira


Industriak 9.400 enplegu garbi galdu ditu, zerbitzuek 5.900 eta nekazaritzak 300; eraikuntzan ez dago aldaketarik 2008ko laugarren hiruhilekoan.


Landunen tasa, hau da, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %67an da, hots, hiru hilabete lehenago baino ia ehuneko puntu bat gutxiago. Tasa hori %74,8koa da gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, berriz, %59,1ekoa.


Lurraldeka, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak du, %69,5, aurreko hiruhilekoaren aldean puntu bat gutxiago; ondoren Arabak, %68,3, ehuneko 1,6 puntu gutxiago. Bizkaiak du tasarik txikiena, %65,2, aurreko hiruhilekoan baino puntu erdia gutxiago.


Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 17.100etan jaitsi da, 607.700 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 3.400 gutxiago dira, 181.200 guztira.


Euskal AEn zenbatetsitako 829.300 familia-etxeetako herenak ez du pertsona aktiborik. 10etik sei baino gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 7.200 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 13.100 dira (guztirakoaren %1,6), aurreko hiruhilekoan baino 3.200 gehiago.


Biztanleria landunaren joera, 1985etik. Euskal AE. (Milakotan)

Iturria: Eustat


Euskal AEn langabezia tasa %3,5etik %4,6ra igo da


Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 46.400 direla zenbatetsi da, 10.900 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 23.000 lagun hartzen ditu, 4.100 gehiago. Emakumezkoen artean, 6.700 gehiago daude hirugarren hiruhilekoan, orain guztira 23.300 dira.


2008ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasa %4,6an da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,1 puntu gehiago. Gizonen langabeziari dagokionez, %4,1era igo da (ehuneko 0,8 puntu gehiago), eta emakumeena 1,5 puntuz gehitu da, %5,3 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %11,8, 2,6 puntuz igo delarik; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 6.500 gazte aktibo daude langabezian.


Euskal AEko hiru lurraldeetan igo da langabeen kopurua. Araban, 8.200 langaberekin, kopurua 6.300etan hazi da eta langabeziatasa %5,4an da. Bizkaian 1.700 langabe gehiago daude, eta tasa %4,9an da. Gipuzkoan %3,9ko tasa dugu; langabe kopuruan 3.000 pertsona gehiago ditugu, 12.800 guztira.


EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2008ko azaroan, 27-EBko langabezia-tasa %7,2an zen, eta Espainiakoa %13,4an.


Azken urtean 15.000 lagun gehiago ditugu langabezian


Biztanleria landunak behera egin du azken hamabi hilabeteetan. 2008ko laugarren hiruhilekoan, 2007koaren aldean, 18.600 pertsona gutxiago, %-1,9. Jaitsiera horrek gizonei eragin die batik bat, 20.600 enplegu gutxiago; emakumeen artean, berriz 1.900 gehiago.


Langabezia-tasa ehuneko 1,5 puntuz igo da azken urtean (%3,1etik %4,6ra). Beraz, 2008ko hondarrean 15.000 pertsona gehiago langabeak ziren Euskal AEn. Araban ehuneko 3,4 puntuz igo da langabezia-tasa, Bizkaian puntu batean eta Gipuzkoan 1,5 puntuz azken hamabi hiletan.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

*p.p. = Aldea, ehunekotan. Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
+Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %1,6 gutxitu da eta langabezia-tasa %4,6an da 2008ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2008
Eguneratze data : 
2009/01/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004942_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali