2009/02/06ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA. TXIKIZKAKOAK (BMIt). 2008ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %-4 jaitsi ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, 2008ko jaitsiera nominal metatua %-0,1ekoa izan zen


Eustatek emandako datuen arabera, 2008ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %-4,0 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean. Hazkunde nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %-5,4ko urte arteko tasa negatiboa da balio errealetan.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE

Iturria: EUSTAT


Txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak %-4,7 jaitsi ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan, 2007ko hiruhileko berdinaren aldean. Jaitsiera nominal hori, azpisektoreetako prezioen bilakaeraren emaitza gisa, %-5,7ko jaitsiera erreal bihurtu da.


Balio nominaletan, txikizkako merkataritza ezespezializatua %-2,2 jaitsi zen urteko laugarren hiruhileko horretan. Prezioen bilakaera kontuan hartuta, urte arteko tasa errealaren jaitsiera zenbatetsia %-4,9 izan da, 2007ko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko jaitsiera-tasarik handiena Etxeko hornikuntzaren sektorean izan zen: %-6,7ko jaitsiera nominala, %-8,6koa balio errealetan. Kontsumoko Beste Ondasunek, berriz, jaitsiera apalagoa izan dute: %-5,2 uneko eurotan eta %-6,5ekoa finkoetan. Jateko produktuen salmentak %-2,5 jaitsi ziren balio nominaletan, %-5,3 balio errealetan. Pertsonaren hornikuntzako produktuen salmentak %-2,6 jaitsi dira balio nominaletan eta hori %2,5eko jaitsiera bihurtzen da termino errealetan. Txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren arloan, elikagaiak nagusi diren azpisektoreetan %-1,4koa izan da urte arteko salmenten jaitsiera. Gainerako produktuak nagusi diren azpisektoreek %-6,6koa izan dute. Euro finkotan %-4,2 eta %-8,8 jaitsi dira hurrenez hurren.

Lurralde historikoen arabera, 2008ko laugarren hiruhileko horretako txikizkako sektorearen salmenten jaitsierarik handiena Araban izan zen, urte arteko %-7,9; txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %-8,5 jaitsi ziren eta %-5,1 ezespezializatuarenak.


Bizkaian %-3,7 jaitsi ziren txikizkako merkataritzaren salmentak; txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak %-4,1 jaitsi ziren eta %-2,6 ezespezializatuarenak.


Gipuzkoak bilakaera apalagoa izan du txikizkako salmentetan: %-2,7ko jaitsiera izan du. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %-3,8 jaitsi dira eta ez-espezializatuetako salmentak %0,2 igo, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Euskal AE osoan, 2008ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %-1,3 murriztu da 2008ko laugarren hiruhilekoan.


2008. URTEKO BALANTZEA


Urte osoan, txikizkako merkataritzako salmentek metatutako %-0,1eko jaitsiera nominala izan dute. Termino errealetan %-2,3.


Lurraldeen arabera, Gipuzkoak urte osoan %-1,4ko jaitsiera izan du. Bizkaiak %-0,4koa eta Arabak %-2,7koa; denak tasa nominaletan. Termino errealetan, hiru lurraldeetako jaitsierak hauek izan dira: %-4,2 Araban, %-2,6 Bizkaian eta %-1,0 Gipuzkoan.


Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritza sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea %0,1ekoa izan zen; lurraldeka: %-1,0 Gipuzkoan, %-1,2 Araban eta %1,0 Bizkaian.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %-4 jaitsi ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004988_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali