2009/02/13ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2008ko 4. hiruhilekoa

Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxeen erdiak baino gehiagok Interneteko konexioa zuen 2008an

Interneten nabigatzeko euskararen eta ingelesaren gorakada garrantzitsua

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 929.300 izan dira 2008ko laugarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %50,5. 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean %6,4ko hazkundea da.

Lurralde historikoen arabera, Araban igo da gehien erabiltzailekopurua, %3,8 hain zuzen ere, 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Interneten erabiltzaileen ehunekoari dagokionez, lehenengo tokian jarri da, %51,5ekin. Bizkaian %3,6 izan da hazkundea eta azken hiru hiletan %50,4 izan da erabiltzaileen kopurua, bigarren jartzen delarik. Gipuzkoan %-0,6ko jaitsiera txikia izan da, eta 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren %50ek erabiltzen du Internet.

Adina kontuan hartuta, 55-64 urte bitarteko erabiltzaileak nabarmendu dira, %11,2ko hazkundea izan da 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean; eta 65 urtetik gorakoak: urteko bigarren hiruhilekoaren aldean %18,8ko hazkundea eta %64,1ekoa 2007ko laugarrenaren aldean. Interneten erabilera %3,6 hazi da 25-34 urtekoen artean. Azken hiru hiletan 15-24 urtekoen arteko %88,2k erabili du Internet, urte bereko bigarren hiruhilekoan baino %4,5 gutxiago.

1. grafikoa. 15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2008. %

graf0004999_01_e.png

Iturria: EUSTAT

Handitu egin da generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean

Generoen arteko aldea ehuneko 7,1 puntutan zen 2008ko bigarren hiruhilekoan, eta laugarrenean ehuneko 8,8 ehuneko puntura handitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %55 izan dira eta emakumezkoen %46,2. 2008ko laugarren hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,9 gizonak izan dira eta %47,1 emakumeak.

Jardueraren arabera, ikasleen arteko %95,4k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %68,7k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %17,7k. 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena, %7,4, ez-aktiboen eta langabetuen artean izan da; ikasleen artean %2,1 hazi da, eta pertsona okupatuen artean %1,3.

Bestalde, etxetik bertatik egindako konexioak %5,1 hazi dira; erabiltzaileen %84,7k etxetik egiten du konexioa. Hazi egin dira, baita ere, lantokitiko (%0,9) eta ikastetxetiko (%8,7) sarbideak. Beste lekuetatik egindako sarbideak –ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak... nabarmen jaitsi dira (%-52) 2007ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Interneten nabigatzeko euskararen eta ingelesaren gorakada garrantzitsua

Euskaraz nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %21,8 hazi da. Ingelesez nabigatzen dutenen ehunekoak %18,1eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %2,5ekoa. Interneteko konexioen batez besteko iraupena 44 minutukoa izan da 2008ko laugarren hiruhilekoan; urteko bigarren hiruhilekoaren aldean minutu eta erdi laburragoa.

Lau pertsonatatik batek produktu edo zerbitzuak erosi ditu sarearen bidez

Internet bidez erosi duten pertsonen kopuruak goranzko joera apala izan du. 2008ko laugarren hiruhilekoan 15.000 pertsona gehiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, 230.400 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak.

IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2008ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %58,7k ordenagailua zuten; 2008ko bigarrenean baino %3,1 gehiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %6,8 gehiago .

Interneterako sarbideari dagokionez 415.000 familia pasatxo dira, %50,1, etxean zerbitzu hori dutenak. Beraz, 2008ko laugarren hiruhilekoan Interneteko konexioa dutenak 22.700 familia gehiago (%5,8) izan dira. Internet duten familiak aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,9 gehiago izan dira. Era berean, sarera sarbidea duten 14 urte baino gehiagoko biztanleen kopuruak gora egin du 75.900 pertsonarekin 2007ko laugarren hiruhilekotik.

Familia-etxeetako %88,7an sakelako telefonoren bat dago. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %93raino igotzen da.

Lurreko Telebista Digitalaren presentzia nabarmen hazi da

Lurreko Telebista Digitala dutenen portzentajea %184 hazi da; 2008ko bigarren hiruhilekoko 430.400etik 2008ko laugarreneko 1.222.000ra, beti ere 15 urte eta gehiagoko pertsonen artean.

1. taula. Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI), familiak

graf0004999_02_e.png

* ALD., %P. = Aldea, ehuneko-puntutan

Iturria: Eustat

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón +Tlf:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-banku: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxeen erdiak baino gehiagok Interneteko konexioa zuen 2008an

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004999_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali