2009/02/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2008KO ABENDUA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %21,5 gutxitu zen 2008ko abenduan


Industri Produkzioaren Indizeak urte osoan %3,4ko beherapena izan zuen


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %21,5 gutxitu zen 2008ko abenduan, 2007ko abenduaren aldean. 2008. urte osoko beherapen-tasa metatua, aurreko urtearen aldean, -%3,4koa izan zen.


2008ko abenduan, eta azaroarekin erkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %6,0 gutxitu zen estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

Iturria: Eustat


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2008ko abenduko indizearen bilakaerak (2007ko abenduaren aldean) hurrengo aldakuntzak izan zituen: energiak %5,4ko aldakuntza positiboa izan zuen urte batetik bestera; aitzitik, ekipamenduko ondasunek %19,3 egin zuten behera, tarteko ondasunak %31,0 gutxitu ziren eta kontsumo-ondasunak %18,8 murriztu ziren. Azken kasu honetan, kontsumo-ondasun iraunkorren (-%25,5) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (-%15,7) beherapenak eragin zuen murrizketa.

2008ko abenduko hil arteko aldakuntza negatiboa izan zen sektore guztietan; energia sektorean izan ezik, honek %1,7 egin baitzuen gora. Tarteko ondasunek %7,7 egin zuten behera; ekipamenduko ondasunak %7,1 gutxitu ziren eta kontsumo-ondasunak %5,3 murriztu ziren, kontsumo-ondasun ez iraunkorren (-%6,8) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (-%0,7) beherapenaren ondorioz.

Lurralde historikoka, Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik besterako abenduan izan zuen bilakaera negatiboa izan zen hiru lurraldeetan: Araban %25,8 egin zuen behera, Bizkaian %19,9 eta Gipuzkoan %20,9. Hil arteko hazkunde-tasak ere negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Araban %10,3 jaitsi zen, Bizkaian %5,1 eta Gipuzkoan %4,8.


2008ko industri jardueraren balantzea


Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko balantzeak %3,4ko beherapen metatua erakusten du Industri Produkzioaren Indizean.


Industriako sektore garrantzitsuenek aldakuntza negatiboak izan zituzten urteko metatuan; energia izan zen salbuespen bakarra, %5,0 hazi zelako. Ekipamenduko ondasunek %2,2 egin zuten behera, tarteko ondasunek %5,0 eta kontsumo-ondasunek, denek, %6,9 egin zuten behera. Azken hauen artean, kontsumo-ondasun iraunkorrak %15,7 gutxitu ziren eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %3,0 gutxitu ziren. Hori guztia, betiere, 2007. urtearekin alderatuta.


2008. urteko aldakuntza metatuak negatiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan eta aipatutako hiru kasuetan: Arabak %4,1eko beherapena izan zuen, Bizkaiak %2,4koa eta Gipuzkoak %4,2koa.


Taula: 2008KO ABENDUA. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat





Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %21,5 gutxitu zen 2008ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
DICIEMBRE DE 2008
Eguneratze data : 
2009/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004987_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali